inprimatu
Santa Grazi
Izenburua:
Santa Grazi
Sinadura:
J., C.-H.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Fillmore, Ch. J.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1315.zk.
Orrialdea:
7

Santa Grazi

 

J., C.-H.

 

 1

 

 Juaitian Ligik gora,

 Hedatzen da begitara,

 Harrixilopia gaintik,

 Udüri ez ikhusirik

 Holakorik seküla,

 Mendiarte bat zabala.

 

 2

 

 Santa Grazin gira sartzen,

 Basabürüko bazterrik

 Dügü ederrenetarik

 Amiatürik gozatzen,

 Beitti fama aspalditan

 Eginik erresumetan.

 

 3

 

 Herreka bat zaio gaitza,

 Izena diana Uhaitza,

 Erdi erditik igaiten,

 Batian sua eztitzen,

 Batian gogo bihotzak

 Joiten, eta sartzen lotsak.

 

 4

 

 Barrajiak dütü tinkatzen

 Hurrak, bortxaz tü lagüntzen

 Argitegiala artinokan,

 Pettarreko kharriketan

 Igorten bere argia

 Baita ere leñhuria.

 

 5

 

 Bi lekütan da muztürik,

 Bortü gañetik zoala,

 Arrolla aiphatü handiez,

 Khakueta, Ehüjarrez.

 Baliusak izen direla

 Badakigü bethidanik.

 

 6

 

 Eliza dû bazterrian,

 Harriak bizkarrian

 Gizun azkarrek ekhartez,

 Edo phaitetan lerraztez,

 Txütitü mendien azpian

 Ungürien begirantxan.

 

 7

 

 Etxiak dirade barreiat,

 Zolan hasirik gañialat,

 Egün beltz ale zoharbi

 Bethik latsün hurez xuri.

 Lift iaztorren erditan,

 Bidiak lagüntzen txokhotan.

 

 8

 

 Han bizi zen aitzinetik

 Gure aia lanetarik.

 Geroztik galdü jentia,

 Ustez aija bizipidia

 Peko herri handietan

 Bena nekia hel frankotan.

 

 9

 

 Gazteria lot dadila

 Potiko ta neskatila

 Adinekuekin batian;

 Etxek hor lur, mintzairiak.

 Utzüliko delo Herriak

 Garra badü bihotzian.


inprimatu