inprimatu
Makila
Izenburua:
Makila
Sinadura:
J.
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Constantin, Jean Baptiste _ Joanes)
Egilea(k):
J

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1115.zk.
Orrialdea:
3

Makila

 

J.

 

 Hounki-jin derogu Uskal makilari,

 Berriz lerden, gothor, agertu denari

 Nourk ziouan hil zela?

 Baganakian ountsa etza tekiala hil,

 Sekulako bera, erne eta biphil,

 Noumbait zagouela.

 

 Uskaldunak ez du Uskaldun ararik,

 Makila ez badu bidian doualarik;

 Bethiko laguna

 Han du zer nahi den orduz bermatzeko;

 Han du ere, bortchan ikhous erazteko

 Zouņen den laguna.

 

 Uskalduna izanen mundiak direno;

 Odolez zaillago nour da houra beno?

 Harekin makila,

 Mizpiratziaren errotik jelkhirik,

 Erreņ, ankaz zalhe, buria phezurik,

 oi bizi dadila.

 

 Uskualdun bestetan, aurthen, Atharratzen,

 Ez da ikousiren gizountto bat sartzen

 Makhilarik gabe;

 Bestaren urhentzian, ororen chedia

 Dateke, aleta, etcherat jouaitia

 Bakiaren jabe.

 

 


inprimatu