inprimatu
Bedatsia
Izenburua:
Bedatsia
Sinadura:
J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1159.zk.
Orrialdea:
3

Bedatsia

 

J.

 

 Martchoaren hogei eta bat gerrena:

 Bedatsiari agour! Negiaren azkena.

 Egun du ekhiak, harturik chedia,

 Eguerditik Iphar aide egin jauzia.

 Zeluko bobedan, hantche goraturik,

 Bere hatsaz lurra du iratzarrazten,

 Erraietan gozoua beitero ezarten.

 Berhala kampoua. khambio kolorez:

 Thapaturik ostoz, bai etare lorez.

 Zuhaņak hain luzaz, egon izan ondouan,

 Bilainzirik eta, hotzez, herioua errouan,

 Phizten dira orai, adar phunttak erriz,

 Uduri diotela: Bizi gira berriz!

 Papo gorria eta errege tchopita,

 Utzirik sasitik egiten zien tchinta.

 Bichkorturik arras, ari dira khantuz,

 Egin ahal an beren botzak hantuz

 Oihanetan hasi tchorien orgeņak.

 Beharriak churi han daude oreņak.

 Bedatsia: kuskutik lilia jelkitzen,

 Ezti eta eder ekhira agertzen.

 Bedatsia: hogei ourthetako moutil,

 Barnez eta kampoz, gozouan bethi dabil

 Bedatsia: Bihotz bero batzuen jabe

 Gasten ezkountzia, heraberik gabe.

 Bena zerentako bedatsia errepika?

 Aiphatu gabere ginaunden e ika;

 Agertu orduko, uduri ametsa,

 Itzali da; hori gaiz'ororen detsa.

 


inprimatu