inprimatu
Amari agur
Izenburua:
Amari agur
Sinadura:
Juaristi Azpiazu, Migel Maria [Manuel] (Aldako, Dundun-zar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Juaristi Azpiazu, Migel Maria [Manuel]

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
71

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amari agur

 

Dundun-zar

 

 (Urte birekin)

 

 -Amatxok lan asko,

 ene aurtxoa.

 Ona emen zutzat

 biguñ-arroa

 aingeru lumazko

 seaskatxoa...

 Nere Juliantxo

 biotzekoa,

 ortxe oin etzinda

 egin lo-loa.

 

 -Ama, ama, ama,

 maite txintxoa,

 ez utzi bakarik

 aurtxo gaxoa...

 Eder zait bai neri

 seaskatxoa

 bigun, xamur, garbi

 eta beroa.

 Alare egiteko

 ames goxoa

 naiago det zure

 biotz-ondoa.

 

 -Juliantxo maite

 egin lo-loa...

 -Amatxo, naiago

 biotz-ondoa.

 

 (Amaika urtekin)

 

 -Mitxeleta polit

 egakalari...

 iges naian zabiltz

 zure amari.

 Aztu al zaizu ba

 aztu, oi, zuri

 amagan zenduan

 maitezko kabi?

 Nora zuaz, ene

 semetxo ori?

 

 -Maite nuan maite

 seaska txuri

 eta maiteago

 biotz-ond'ori.

 Baña barne-deika

 det Andre Mari...

 Jarraitu daiodan

 ZERU-DEIARI,

 eman onespena

 Juliantxori.

 Esan, arren, ama

 "Seme, jun ari".

 

 -Amaren biotza

 maitezko-kabi.

 Alare igesi

 zure amari

 

 -Ama, egiteko

 lo-lo goxoa

 naiago nun zure

 biotz-ondoa.

 Baña orain deika

 nik Andre Mari,

 esan, arren, ama,

 «Seme, oari».

 Zure... onespena

 JULIANTXORI.

 


inprimatu