inprimatu
Aita Juan Bixente. Karmeldar mixiolari agurgarriaren bizitza
Izenburua:
Aita Juan Bixente. Karmeldar mixiolari agurgarriaren bizitza
Sinadura:
Juaristi Azpiazu, Migel Maria [Manuel] (Aldako, Dundun-zar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Juaristi Azpiazu, Migel Maria [Manuel]

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
24-27

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aita Juan Bixente. Karmeldar mixiolari agurgarriaren bizitza

 

Aldako

 

 Bertso berri batzuek

 nai nituzke jarri

 euskaldun jendiaren

 biotz berogarri.

 Ortarako laguntza

 ein diot eskari

 Karmengo gure Ama

 Sortzez Garbiari.

 

 Otsaillean dirade

 bederatzi urte

 Donostian il zala

 Aita Juan Bixente.

 Biotz-onez entzun nai

 baldin badezute,

 Santu orren bizitza

 abestu nai nuke.

 

 Durangotikan bertan

 Berrizko errian

 Zengotita izenez

 dagon baserrian

 jaio zan Uztaillaren

 emeretzian

 milla zortzireun eta

 iruroetabian.

 

 Kristau onen oiturai

 jarraituaz zuzen

 arratzaldian bertan

 batiatu zuten

 San Bixenten eguna

 orduan nola zen

 izentzat Juan Bixente

 ipiñi zioten.

 

 Gurasuak zituen

 euskaldun zuzenak,

 Juanan bildur santuan

 bizi ziradenak;

 semiak azten ere

 ongi zekitenak.

 Dominike, Frantzisko

 zituzten izenak.

 

 Aita zun batez ere

 entzute aundikoa

 Frantzisko Zengotita

 gañera Bengoa,

 Teniente Koronel

 Kaballerikoa,

 Karlisten Gerratian

 ibillitakoa.

 

 Noizik-bein guraso oik

 Juantxo daramare

 Markiñan entzutera

 Karmeldarren «Salve».

 Onela omen zitzaion

 biotzean erne

 gogua izateko

 konbentuan praille.

 

 Luzaro euki zuan

 nai ori gorderik

 iñori esateko

 adore gaberik.

 Bein baten, alabaña,

 amari ixilik

 belarrira: «Amatxo,

 praille jun nai det nik».

 

 Gerran zebillen aitak

 etzuan usteko

 semia zegoenik

 praille izateko.

 Karta egin zioten

 dana esateko

 baimena eskatuaz

 latiñ ikasteko.

 

 Larrako konbentuan

 amabots urtekin

 jantzi zan karmeldarren

 abituarekin.

 Bertatik borondate

 zintzoenarekin

 santuen bidaeri

 gogoz zion ekin.

 

 Karmel-legiai zintzo

 igaro zun beti

 «gau t'egun otoitzean»

 lenen-urte ori.

 Eta urte buruan

 ziozkan Jesusi

 iru lekaideskeintzak

 biotzez eskeñi.

 

 Larreatik dijua

 gero Burgosera

 bere estudiuak

 gogor egitera.

 Urte bi barru dator

 berriz Markiñera

 Teologia deuna

 bertau ikastera.

 

 Meza-berri eguna

 bein eldu zanian

 etxeko danak ziran

 eleizkizunian.

 Aita bakarrik palta...

 Guziok batian

 otoitz egingo dute

 zerun gerta daian.

 

 Ogeitazazpi urte

 besterikan eztu

 ta bere sermoiakin

 ginduzan arritu.

 Nagusitzako ere

 dote asko baitu,

 Valencia ta Burgos

 aginduko ditu.

 

 Munduko onrak baña

 ez zuten asetzen

 ikustian animak

 mixiotan galtzen.

 Goi-su batek bai'dio

 biotza kiskaltzen

 Indietara nai du

 animak salbatzen.

 

 -«Laztan bero bat, ama,

 agur egiteko

 Jesusek eskatzen dit

 Indira juateko.

 Lurrian berriz alkar

 ez degu ikusiko

 agur bada amatxo

 zerura arteko.»

 

 Berrogei urte zitun

 aruntz zijuanian

 asmo bakar bat zula

 bere barrenian:

 Bizitz guztia nai zun

 igaro lanian,

 Inditar siñisgabe

 ayetxen artian.

 

 Amazazpi urtian

 ainbat ekiñaldi

 Luziferri kenduaz

 animak ugari...

 Umezurtz-etxe eta

 eskolak irasi...

 Zenbat lan egin zuan

 Jaungoikuak daki.

 

 Inditatik: atzera

 pixka bat zartua;

 ez pentsa datorrenik

 adorekatua.

 Mixiolari danaren

 agerkaitzakua

 bizar zuria dakar

 elur antzekua.

 

 Ez dator Juan Bixente

 atseden artzera

 baizikan lan geiago

 emen egitera;

 Mixioetarako

 limosna biltzera

 asiko da zerutar

 eskale antzera.

 

 Españan, Amerikan-

 -beian eta goian

 Mixio alde zerbait

 inguratu naian...

 Etzuan atsedenik

 artu nai lurrian,

 «Bai omen da astia

 betitasunian».

 

 Indiai nola lagun

 beti asmaketan,

 etengaben jardun zun

 geroko urtetan,

 gogoak berotuaz

 Kristau errietan

 berak ipiñitako

 aldizkarietan.

 

 Legunki ikutuaz

 bioztxo biguna

 umeei ere eska

 ark laguntasuna.

 Ordutik deitzen dute

 umien laguna

 Aita Juan Bixente

 bizar zuriduna.

 

 Mixiolari trebeak

 zearo zarturik

 artian bere leya

 etzeukan aserik:

 Ango Gotzai Jaunari

 karta bat egiñik:

 «Indietara, zion,

 itzuli nai det nik».

 

 Oraingo nai au etzan

 betetzerakua...

 Adi zazute bere

 oñaze modua:

 egun baten geldi zan

 txit elbarritua;

 aurrera gaxorikan

 bizitza osua.

 

 Neke-oñaze-miñak

 gaxotu zanian

 siñis-gabien alde

 danak izan zian.

 Zazpi urte elbarri

 egin ondorian,

 santu baten antzer

 il zan Donostian.

 

 Ezagutu zutenak

 santutzat daukate;

 ala zan, izan ere,

 Aita Juan Bixente.

 Aldaretara deilla

 gure aita maite,

 Euskaldunok Jesusi

 eska zaiozute.

 

 Alta Juau Bixente

 Santu Mixiolari

 zerutikan lagundu

 zeure errian.

 Onean irauteko

 grazia ugari

 jaunagandik iritxi

 EUSKAL-JENDIARI.

 


inprimatu