inprimatu
Taboaga eta Alzua-tar Joakini
Izenburua:
Taboaga eta Alzua-tar Joakini
Sinadura:
Juan Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Juan Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
576.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Taboaga eta Alzua-tar Jaokini

 

Juan Joxe

 

 Agur, berriro goien ikusi

 arte, Joakin aiskidea,

 euskaldun jator, lagun leial ta

 betiko mendizalea.

 Ain zuzen mendi-mendian arki

 duk ik maite uen pakea,

 ta euskeraz, lagun artean, eman

 duk biziaren lorea.

 Maitasun eta alaitasunez

 biotza ik poz-emailea,

 aotan beti agortzen ez zen

 gizabidezko umorea,

 ire esanekin irri-eraziaz

 erriko lagunartea.

 Jaunak emango al dik merezi

 duan sari azkengabea!

 


inprimatu