"Jaizkibel alde" ta "Iru zubi"-ri
Joxe Mari
ˇ"Jaizkibel alde"! Garnaga dago
zu pixkat toriatzeko.
Barrendik daukat gogo bizia
zeiń zeran ezagutzeko.
"Iru zubi"re ez dago txarra
gure salian sartzeko,
bina-iruna bertso botiaz
salda piska bat artzeko.
Geren erriko pestak ditugu
akordatutzen al zera?,
orregatikan erabaki naiz
broma eder bat jarzera.
Tragua egiń bersua bota
lengo gizonen antzera.
Zuen gogua orrela baliz
nik orra eman aitzera.
Auzi txiki bat or egiteko
aiń nago gogo onian.
Orretarako egun polita
Pazkua bigarrenian;
Meza nausia entzun da gero
andikan onderenian;
zure aurpegia ezagutzeko
gaude zaletasunean.
Gu ikustera jendiak datoz
tranbian eta trenian.
"Iru zubi" ta "Jaizkibel alde"
Garnaga aldamenian.
Gure peleira jarriko balitz
mallarik gogorrenian,
Lezo'n besterik ez luke biar
gu asten geradenian.