inprimatu
Usurbil'ko Mixiyuan omenez
Izenburua:
Usurbil'ko Mixiyuan omenez
Sinadura:
Aizarna
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aizarna

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
739.zk.
Orrialdea:
9

Usurbil'ko Mixiyuan omenez

 

Aizarna

 

 Lagun batzubek esan dirate

 bertso berriyak jartzeko

 neronek ere badet asmua

 oyen itza mantentzeko

 Misiyo batzuk izan ditugu

 pekatariyak ontzeko

 asmo sendo artu dezagun

 Jainkua maitatutzeko.

 

 Apirillaren zazpiyan zuten

 etorrera edo asera

 jende askokin egin zitzayen

 berebiziko arrera

 bi aita umill azaldu ziran

 artzai onaren antzera

 Jesus onaren erakutsiyak

 kristauai erakustera.

 

 Astelenian ala esan zigun

 kristauak anima bat du

 kontu ez dediñ bera okerrera

 zuzenbidetik amildu

 mundu onetan esaterako

 geyenez daude bi ordu

 denpora orretan sentsuba duna

 aprobetxatu bear du.

 

 Arreta aundiya jarri dezagun

 anima salbatutzeko

 mundubonetan egiñ ditugun

 pausuai begiratzeko

 oraindañokon ibilli geran

 bide txarrari uzteko

 ardi galduak izan bagera

 artsayetara biltzeko.

 

 Asteartian itz egiñ zigun

 moskorkeriyen gañean

 sobra geyegi sartuba dago

 gaitz ori gure artian

 eraritikan eran zagun baiña

 beti biardan neurriyan

 gizona abere biurtzen baita

 buruba galtzen dunian.

 

 Asteazkenez azaldu digu

 eriyotzaren itzala

 mundubontako egintza guzik

 Jesus'i esan biarra

 azkenerako gauza orregatik

 degu orlako ikara

 kristauarentzat ezta izango

 oso momentu ederra.

 

 Eriyotzako gauza ayekiñ

 eztu askorik utsegiñ

 arrokeriyak zer dakarkigun

 garbiro zigun itzegiñ

 sasoi oneko indar guziyak

 golpe golpera desegiñ

 gaitz orretatik iñortxok ere

 ezin gentzake aldegiñ.

 

 Ostegunako sayua berriz

 juiziyo jeneralari

 kristauak badu zintzotutzeko

 zerk bildurtuba ugari

 munduban bistan geren kontuba

 eman bear juez Jaunari

 orduban ezta aitzakirikan

 izango emateik iñori.

 

 Egun orixe izango degu

 osoro bildurgarriya

 Juez justubak egingo digu

 merezi dan justiziva

 lurralde ontan gabiltzan arte

 bakoitzak irabaziya

 gaiztuentzako zigorra da ta

 onarentzako sariya.

 

 Ostiralean azaldu zigun

 Inpernutarren larriya

 leku artantxe sartutzen danak

 dauka ixtillu gorriya

 suzko leize tzar izugarri bat

 Jaunak propiyo jarriya

 aintxe sartzen du bide txarrari

 segi nai diyon guziya.

 

 Eziñ deskantzau iñolaz eta

 alare eziñ aldegiñ

 lagunak etsai biurtukoida

 guztizko gorrotuakin

 subak berriz dana ingurau

 berotasun aundiyakiñ

 leku artantxe ene kristauak

 ezta izango atsegiñ.

 

 Larunbatean agindu zigun

 barkatutzeko alkarri

 bata bestien zima oyetzaz

 mintzatu zan izugarri

 lagun urkuai egiten zaizka

 makiñatxo bat txarkeri

 Jaunak zerurik eztiyo emango

 orrela bizi danari.

 

 Askok libre dala pentsatutzen du

 malko batzuk ixurita

 lagunai barka zayogun danok

 errietari utzita

 Jesus gugatik arrenka dago

 gurutziari josita

 ez ote gera akordatuko

 oi orrela ikusita.

 

 Itzaldi oyek aditu eta

 ondoren konpesatzera

 gure bizitzan egin ditugun

 pekatuk aitortutzera

 Jesus errukiz jetxiya degu

 Usurbildarren tartera

 Aste Santuba igarotzeko

 ederki prestatu gera.

 

 Igande goizen meza santura

 pekatubak aitortuta

 gure orduko barrengo poza

 eztet utziko aztuta

 gure animak gelditu dira

 oraiñ oso indartuta

 grazi ugariz apaindurikan

 Jesus gurekiñ artuta.

 

 Arratsalde ortan itz egin zuten

 gizon on ayek azkenez

 agurra danoi egiñ ziguten

 oso izketa legunez

 borondatia badute oyek

 ondo azaldu dutenez

 gurutza bate utzi digute

 mixiyuaren omenez.

 

 Agur gozo bat egiteko onei

 agindutzen dit barruak

 orretarako almen aundirik

 eztauka nere buruak

 zuek zerate kistar gaizoen

 erakustalle sutsuak

 Uri onetan iraun dezala

 erain dezuten frutuak.

 

 Kristau guziak libratu gera

 etsai txarraren katetik

 anima elbarrik sendature bai

 pekatubaren galtzetik

 oroipen ori ezta juango

 sekula gure artetik

 agur gozo bai Aita maitiak

 Usurbildarren partetik.

 


inprimatu