Antxo euskal festari
Jose Migel
1
Milla urte ta bederatzi eun
ogeita amaika'garrena
urteko illaren emeretziyan
bildu giņan alkarrena
desgrazi batek Antxon askori
bueltatu ziyon barrena,
dozenatxobat bertso jartzeko
eman dirate ordena.
2
Nongua naizen aitortuko det
Jose Migel det izana
Altzan jayo ta batayatua
bertan bizitzen naizena
len ere zenbait olako festa
ikusitako gizona,
sayatuko naiz egiten dedan
nere lagunen esana.
3
Jose Juakiņek zituan beyak
Txipresko Pedrok iriyak
karro ta guzi preparatuta
presentatu dira biyak
kantuz nai ditut adierazi
pasa diran komeriyak
emen ez dia noiznai ikusten
olako erromeriyak.
4
Jose Juakiņ'en baserri orrek
Loretxo, zuan izena
egun orretan ara juantzan
leo Matxikarren izana
azienda ta karruen berri
ondo dakiyen gizona
edozeiņ moduz engaņatzeko
ez dago trapu zuzena.
5
ĢLoretxoģ ori, etxe polita
apainduriyaz jantziya
buelta guziyan adornatua
dana arbolaz josiya
Jose Juakiņek an bizitzeko
omendu komenentziya
Otaegi'tarrak lagun baditu
aterako du biziya.
6
Iri jabiak ango lanari
etziyon ondo iritzi
itzayak aida esaten zuen
eta gurdiyak irrintzi
kurban bueltatzen asi zanian
ardatza zitzayon autzi
adios gure karroza ederra
bere neskatxa ta guzi.
7
Zintzarri soņu gurdi irrintzi
ayek ango komeriyak
gazte txoruak poztutzn ditu
olako erromeriyak
beste ainbeste jarrita ere
tirako zuten iriyak
ardatza autzita bukatu ziran
oyen zelebrekeriyak.
8
Emezortzi bat neska ta mutill
jarri agatik gaņian
iriyak aisa tiratzen izan
ondo zebiltzan lanian
sinistamenik etzuten izan
mutua'ren esanian
alkarri elduta gelditu ziran
ardatza autzi zanian.
9
Itzayak ziyon bere koleran
emen badago naiko lan
indarrik gabe gelditu gera,
kargak zeuzkiyen arbolan
Anjel Otaegik sartu zazute
Inazioren txaolan
fiesta aitzian konpodukoda
ta bitartia dagola an.
10
Kalerik kale bazijuazten
irrintzi eta marrua
karga geyegi bota ezkero
bajatutzen arrua
arren gaņian izango ziran
berreunenbat arrua
ez ikatu ĢJulimasģ'tarrak
konponduko da karrua.
11
Jendia franko bazegon parrez
arri begira jarriya
alde batera desgraziya zan
bestera parragarriya
iruritzen tzait orren arlote
ez dagoela erriya
fundiziyuan egingo dute
orrentzat ardatz berriya.
12
Antxo'tarrentzat zer esanikan
ezdadukagu batere
ango karrozak eta txismiak
jarri zituzten dotore
askoz oberi ezin liteke
ederrenera jotare
Arkitetuen biarrik etzan
mutua zan diretore.