inprimatu
Arrantzale zaharrarenak
Izenburua:
Arrantzale zaharrarenak
Sinadura:
Jose Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jose Klaudio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1228.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrantzale zaharrarenak

 

Klaudio, Jose

 

 1

 

 Denborarik inork al du?

 Aukera ezin dut galdu.

 Gogotik gaia hartu ta horri

 nahi nioke heldu.

 Oraindik ez naiz abaildu,

 esperientzia dut bildu.

 Bizimodua zelakoa den

 nahi nuke azaldu.

 

 2

 

 Txikitako gurutzea:

 hutsik zegoen eltzea.

 Hamar urtekin gerta zitzaidan

 niri gizontzea,

 utzi behar ohantzea,

 baita ere ikastetxea.

 Hura zela ta pentsatu nuen

 itsasoratzea.

 

 3

 

 Baporera, eupi ta igan;

 lanean hasi segidan.

 Arraina etxetik urre agertzeko

 nengoen desiran.

 Sareak arrainen jiran

 ta ni txikotari tiran:

 gazte gaztetik eskuak gogor

 jarri zitzaizkidan.

 

 4

 

 Begirada eguzkian

 itsasoa dut azpian,

 kontsolatzen naiz era batean

 uhin abestian;

 hegan doan hegaztian;

 zure oroimen eztian:

 ez naiz geldirik egon, maitia,

 bizitza guztian.

 

 5

 

 Ezkondu nintzen neguan.

 Hiru seme segiduan.

 Etxe txiki bat erosi nuen

 moila inguruan.

 Hoberik ez da munduan,

 bertan nago soseguan,

 aberats denak gaur egunean

 nahi duten moduan.

 

 6

 

 Beti izan naiz apala

 edonork esan dezala

 ea noizbaiten nik egin dudan

 inon astrapala.

 Aurrean izanez kala:

 lanean, denak bezala,

 berrogeitamar urte luzetan

 dastatzen kresala.

 

 7

 

 Sufrituz egundokoak,

 beti gorderik malkoak,

 otzaratxuaz beti lanera

 utzita etxekoak.

 Izan arren gogokoak

 amuzki ta eskupekoak,

 askoz hobeto bizi izan dira

 Amorotokoak.

 

 8

 

 Ta oraingo egoera

 lehengoa baino hobe da:

 lagun zaharrekin eguerdi aldea

 tragoak hartzera,

 arratsaldean musera

 ta andrarekin gero... zera,

 kontutxo batzu esanda gero

 bagoaz ohera.

 

 9

 

 Amaitu dut suertean

 dudana eskuartean

 bederatzi bat bertso botatzen

 pozik aldartean.

 Ehortzi arte lurpean

 geroak zer lekarkean

 ta osasunak berak laguntzen

 digun bitartean.

 


inprimatu