inprimatu
Naste borraste
Izenburua:
Naste borraste
Sinadura:
Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
46

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Naste borraste

 

Jon

 

 Zubipunte'ko gure

 Pedro osabia

 ardau ona eukiten

 beti da zalia;

 onek emonagaitik

 txikito txikia,

 beti dago beterik

 Pedron tabernia.

 

 Ardauaren indarra

 edo, nik eztakit,

 zapatuetan ez dau

 tabernan lekurik.

 Bertsolariak bertsoz

 alde danetatik,

 gizonarentzat ez dan

 ardaua langorik.

 

 Neu ere emen nator,

 gaur egarrituta,

 ardaua edateko

 asmuak artuta.

 Jarriten nazenian

 zerbait garbituta,

 ikusiko dozue

 nor dan Yon Enbeita.

 

 Ondiņokarren oso

 txikia naz, baiņa

 danen antzera dodaz

 biotz ta mingaiņa;

 ondo egiten beti

 eingot alegiņa,

 orixe da euskaldun

 onen zeregiņa.

 

 Danena entzun daigun

 bear dana egin,

 txikiari laguntzen

 egiņaz alegin;

 nundik nora gabizen

 egin daigun jakin,

 kate barik dabizen

 txakur pintoakin.

 


inprimatu