inprimatu
Bizi bedi bethi eskuara!
Izenburua:
Bizi bedi bethi eskuara!
Sinadura:
Jinkotiar d' Yatzegorri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jinkotiar d' Yatzegorri

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
856.zk.
Orrialdea:
4

Bizi bedi bethi "uskara!"

 

Jinkotiar d'Yatzegorry

 

 ERREPIKA

 

 Uskaldunak! «Uskarari»

 Izan bethi fidel oro!

 Bai «Uskara» bizi bedi

 Bethi eder, bethi libro!

 Haurrak ikhas-azie

 «Uskaraz» mintzatzen,

 Bizia gal zazie

 Houra beno lehen!

 

 1

 

 Zien aitek maithatu legiak,

 Bethi chuchen ebiltek argiak,

 Hek bezala jarraiki tzatzie,

 Ouhourezki biziko zidie.

 

 2

 

 Zien aitek maithatu Jinkoa

 Berbera da bethierekoa;

 Emotzie «Uskaraz» bihotzak

 Erranez, goiz arrats othoitziak.

 

 3

 

 Zien aitek maithatu Fedia

 Da zeluko segur den bidia;

 Gogoz, obraz, atzo bezain bihar,

 Fede houra, haurrak, etchek azkar!

 

 4

 

 Zien aitek maithatu Frantzia

 Krima bat da hour'ez maithatzia!

 Hari eman behar da legarra,

 odol' ere denian beharra.

 

 5

 

 Zien aitek miaithatu «Uskara»

 Uskaldunen ouhoure zaharra!

 Harem bethi mintzatzek'aitzina

 Haurrak, egun egizie zina!

 

 6

 

 Zien aitek maithatu odola

 Eztu ihourk izitu sekula;

 Izan bedi, lehen bezain gero

 Bethi chahu, azkar ela bero!

 

 7

 

 Zien aitek maithatu etchia

 Sosez beno ouhourez belhia;

 Ez ahatz han hil diren zuhurrak,

 Ziek ere higa hau ezurrak!

 

 8

 

 Zien aitek maithatu izena,

 Zier garbi eman deiziena,

 Uskaldun da, geroz sakraturik,

 Izea hari ez egin nokurik!

 

 9

 

 Zien aitek maithatu eliza

 Igantetan da zien egoitza;

 Irakour han libriak «Uskaraz»

 Han khantiez murriak ikhaeraz!

 

 10

 

 Zien aitek maithatu ilherriak

 Bihotzaren hain hounkigarriak

 Igant'oroz bisita tzatzie;

 Hilentako othoitz egizie.

 

 11

 

 Zien aitek maithatu jokiak

 Izan bite zien deskantsiak;

 Uskalduna sortzen «pilotari»

 Haurrak, zinez eman joku hari.

 

 12

 

 Zien aitek maithatu herria

 Hobe dela eziez urhia,

 Hour' arhinki behin utzi beno,

 Horrez ohart, haurrak, ordu deno

 

 13

 

 Zien aitek maithatu bortiak,

 Ahuń' Orhy, Larrun'ta bestiak

 Har tzatzie, har jakitetako

 Zidiela aiter jarraikiko!

 

 14

 

 Zien aitek maithatu ibarrak,

 Hek izerdiz bousti elg'ederrak.

 Lanth tzatzie, Jinkoaz orhituz,

 Hari lanak hek bezal' eskentuz.

 

 15

 

 Zien aitek maithatu uhaitzak

 Egun phaussu, bihar hanitch gaitzak,

 Hantik ikhas noula bizia den

 Houn ala gaitz, laster igaraiten.

 

 16

 

 Zien aitek maithat' itchassoa

 Zointara hour tchipia beitoa,

 Ikhous hartan eternitatia

 Zointan galtzen beita bizitzia.

 

 17

 

 Zien aitel, maithatu zelia

 Haien eta zien da saria;

 Elitake berar Uskaldunik

 Zelietan sarthuko ezienik!

 


inprimatu