inprimatu
Bizi bedi bethi eskuara!
Izenburua:
Bizi bedi bethi eskuara!
Sinadura:
Jinkotiar d' Yatzegorri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jinkotiar d' Yatzegorri

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
813.zk.
Orrialdea:
3

Bizi bedi bethi Eskuara!

 

Jinkotiar d'Yatzegorri

 

 ERREPIKA: Eskualdunak, Eskuarari

 Izan fidel bethi oro!

 Bai Eskuara bizi bedi

 Bethi eder, bethi libro!

 Haurrak, ikhasazie (bis.)

 Eskuaraz mintzatzen

 

 1

 

 Zien aitek maitatu legiak

 Nahi dute suntsitu debriak;

 Lan hortako badutu mithilak

 Gour'artian sobera fidelak!

 

 2

 

 Zien aitek maithatu Jinkoa

 Berbera da bethierekoa;

 Emotzie, Eskuaraz, bihotzak

 Egun oroz erranez othoitzak.

 

 3

 

 Zien aitek maithatu Fedia

 Da zeluko segur den bidia;

 Gogoz, obraz, atzo bezań bihar,

 Fede houra, haurrak, etchek azkar!

 

 4

 

 Zien aitek maithatu Frantzia,

 Krima bat da hour'ez maithatzia!

 Harri eman behar da legarra

 Odol'ere denian beharra!

 

 5

 

 Zien aitek maithatu Eskuara,

 Eskualdunen ohore zaharra!

 Haren bethi mintzatzek'aitzina

 Haurrak, egun, egizie zina!

 

 6

 

 Zien aitek maithatu odola

 Eztu ihourk izitu sekula;

 Izan bedi, lehen bezain gero,

 Bethi chahu, azkar eta bero!

 

 7

 

 Zien aitek maithatu etchia

 Sosez beno ohorez bethia;

 Ez ahatz han hil diren zuhurrak,

 Ziek ere biga han ezurrak!

 

 8

 

 Zien aitek maithatu izena,

 Zier garbi eman deiziena,

 Eskualdun da, beraz sakraturik,

 Izen hari ez egin nokurik!

 

 9

 

 Zien aitek maithatu eliza

 Igantetan da zien egoitza;

 Irakour han libriak, Eskuaraz.

 Han khantiez murriak ikhaeraz!

 

 10

 

 Zieu aitek maithat'ilherriak

 Bihotzaren haiń hounkigarriak

 Igant'oroz bisita tzatzie;

 Hilentako othoitz egizie.

 

 11

 

 Zien aitek maithatu jokiak

 Izan bite zieu deskantsiak;

 Eskualduna sortzen pelotari,

 Haurrak, zinez eman joku hari.

 

 12

 

 Zien aitek maithatu herria

 Hobe dela eziez urhia,

 Hour'arhinki behin utzi beno,

 Horrez ohart, haurrak, ordu deno!

 

 13

 

 Zien aitek maithatu bortiak,

 Ahuń'Orhy, Larrun'ta bestiak,

 Har tzatzie, har jakiletako,

 Zidiela aiter jarraikiko!

 

 14

 

 Zien aitek maithatu ibarrak,

 Hek izerdiz bousti elg'ederrak,

 Lanth'tzatzie, Jinkoaz orhituz,

 Hari lanak hek bezal'eskentuz.

 

 15

 

 Zien aitek maithatu uhaitzak

 Egun phausu bihar hanitch gaitzak,

 Hantik ikhas noula bizia den,

 Houn ala gaitz, laster igaraiten.

 

 16

 

 Zien aitek maithat'itchasoa,

 Zointara houn ttipia beitoa,

 Ikhous hartan eternitatia

 Zointan galtzen beita bizitzia.

 

 17

 

 Zien aitek maitatu zelia

 Haien eta zien da saria;

 Elitake behar Eskualdunak

 Zelietan sarthuko eztenik!

 

 18

 

 Zien aitek maithatu legiak

 Nahi batu suntsitu debriak

 Ez dutuke ez ahal orano

 Lege haier gu fidel gireno!

 


inprimatu