inprimatu
Amari lur-eman zioten egunean
Izenburua:
Amari lur-eman zioten egunean
Sinadura:
Jauristi Azpiazu, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauristi Azpiazu, Manuel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
Orrialdea:
85

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amari lur-eman zioten egunean

 

Dundun-zar

 

 Ene ama, maiteago

 Izarñoak gaua baño...

 Zu ilda

 goibel nago

 bizi naizen arteraño.

 Illobi gañean

 biotz-nere deika dago

 negar samiñean

 zerura begira

 -Ama, ama,

 nora joan zira?

 

 Oroigairik xamurrena

 orain arte guztian

 Ama, zure oroipena.

 ...................

 Bakarrik gelditzian...

 lertu bear gogo dena

 zurekin oroitzian.

 

 Legun-xamurra-da

 zelaiko lili

 txoritxuak bigun

 lumazko kabi...

 Legun... xamur... bigunago...

 amatxo neri.

 

 Illun-aldietan

 illargi bete

 naigabe garaian

 alai-ekarle

 edonun da beti

 artizar eder

 zintzaidan... ama maitia

 amatxo laztan... neria.

 

 Guztiz alage

 orain nago

 amarik gabe

 ezin pozturik geiago

 zerura arte.

 

 Ibilli ondoren

 loretik lore

 erleak eztitsu

 badira ere...

 gozoago ziñan

 amatxo maite.

 

 Eder... xamur... gozoago...

 

 Eta alare

 gaur lurpean sakon

 gorde zaitue.

 

 ¡¡¡Ain ziñudan maiteago!!!

 

 ¿Nola poztu ni geiago

 ama, zu gabe?

 

 Erbestetu bat bainitza

 barne oro negarti

 gaurdanik nere bizitza

 Zeru-begira beti.

 


inprimatu