inprimatu
Baigorriko ithurria
Izenburua:
Baigorriko ithurria
Sinadura:
Jaureguy, Jean (Tihista)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jaureguy, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
40
Alea:
1377.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baigorriko Ithurria

 

Jean Jaureguy Tihista

 

 1

 

 Baigorrin beha gaude juanden aspaldian

 Ithurriak beharrez karriken erdian.

 Jendek erraiten dute elgarren artian

 Ura behar dugula udaren hastian,

 Nor nahik edan dezan egarri denian.

 

 2

 

 Hanitz urrundu gabe karrika ondotik,

 Ur ona baginuke zulatei gainetik,

 Udan egoiten baita garbi'ta freskorik,

 Ez da Eskual-Herrrian haren parekorik

 Edanik ere hanitz ez dakhat kalterik.

 

 3

 

 Ithurri horrek baitu gaitzeko omena,

 Herrirat ekhartzeko egin zuten plana.

 Etzen beraz gezurra zombaiten errana.

 Neurtzale jakintsun bat bazela izana

 Estimatzeko zombat gostako zen lana.

 

 4

 

 Aski azkar othe zen behar zuten jakin,

 Denak aseko ginen horko urarekin:

 Neurtzaleak diote errapostu egin

 Ur hortarik izanen dela soberakin

 Mahastiek emaiten duteno Baigorrin.

 

 5

 

 Baigorrin ez baitira itsura jokatzen,

 Ura edan zitaken jakin nahi zuten:

 Bi mediku aiphatu galdegin zituzten.

 Herriko medikua berekin han zuten

 Izatu zirelarik uraren ikhertzen.

 

 6

 

 Mediku arrotzetan bat zen Pariseko

 Bertzia Bordelesa, haren laguntzeko

 Biak izan zirela abisu bereko,

 Utzi zituzten hitzak hor dira lekuko,

 Hola mintzo ziren dut orai agertzeko.

 

 7

 

 Huna Paristar harek zer zuen ezarri:

 "Frantzian ezagutzen ditut asko herri,

 "Aberatsenetarik baitago Baigorri,

 "Gostatzen balitz ere hanitz urhe gorri.

 "Ur hau behar litaike herrirat ekharri.

 

 8

 

 Bordelesak ondotik han zuen finkatu:

 "Ur arina da eta kotsurikan ez du.

 "Oraino nehork ez du aski estimatu.

 "Eri dagonik frango sendaturen baitu,

 "Ur hunek on guziak berekitan ditu."

 

 9

 

 Herrikoa zen gero mintzatu askenik:

 "Nik ere ez dezaket kontseila berzerik,

 "Edan dezagun denek ithurri huntarik,

 "Ez baitugu guziek sotoan arnorik,

 "Ur hau izanez geroz ez dugu beharrik.

 

 10

 

 "Ene lagunek ur hau laudatu daukule,

 "Arrazoin bereziak hortako baituzte,

 "Parisen ez Bordelen ur onik ez dute,

 "Baigorriko parada Parisen balute,

 "Dirua frango huntan chahu lezakete.

 

 11

 

 Aitzina mintzatu zen solas ederretan:

 "Sinhetsi gaitzazue gure errametan,

 "Garbiki mintzo gira zeronen onetan,

 "Diruak alfer daude herriko kesetan,

 "Ithurria ere bai, hemen debaldetan.

 

 12

 

 "Zueri buruz dago, Herriko gizonak,

 "Lehia zaizten laster elgarrekin denak,

 "Obretan emaitera jaun hoien erranak

 "Ithurriak balira karrikan eginak

 "Bethi iraun lezake uen aiphamenak".

 

 


inprimatu