Deun Iņaki'ri
Aitzondo
Omena eman nairik
Iņaki Deunari,
Aintza merezi duta
Bere egunari;
Euskaldunak daukagu
Guztion gidari,
Aita maitea arren
Lagundu bai guri.
Iņaki zauritua
Iruņen mirariz,
Laister aseko da bai
Ludiko egarriz;
Naiz da egonagatik
Emengo gurariz,
Yaungoikoak Loiolan
Bete zuen argiz.
Naparrak ekarrita
Loiolan jarri zan,
Zauri guzietatik
Sendatuko bazan;
Guda mutillen buru
Kementsua baizan
Seiagoa oraindik
Animen arrantzan.
Zorioneko zauri
Goguan garriya.
Mirariz izandu zan
Bere eroriya;
Loiolan artu zuen
Bear zan argiya,
Yosuri ekartzeko
Bere Lagundiya.
Gaztelu bat galdu ta
Beste gudaritza
Ikaragarria da
Bere aldakuntza;
Naiz da izanagatik
Gogorra ekaitza,
Oraingo au kendutzen
Alperrik dabiltza.
Loiyolan zegoala
Zauritik sendatzen,
Amari idazti bat
Dio bai eskatzen;
Arturikan asi da
Denbora igarotzen
Bere Biotza zaiyo
Ordutik aldatzen.
Iņakiren bizitza
Bi modutakoa,
Lenbizi luditarra
Gero Zerukoa;
Lagundia jarri du
Indar aundikoa
Pozkidar betetzeko
Gure Jaungoikoa.
Bere semeak dira
Banatuta bizi,
Etsaien gorrotoak
Du asko malizi;
Lana egiten dute
Ixkillu ta guzi
Lengo lekuan laister
Nai ditugu ikusi.
Sakabanatu arren
Batekorik beste,
Eztirade egongo
Illun edo triste;
Len ere ikusiak
Dirade orrenbeste
Betoz, betoz lenbailen
Etxetara laister.
|