inprimatu
Bertso gaxoak...!
Izenburua:
Bertso gaxoak...!
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
331.zk.
Orrialdea:
3

Bertso gaxoak...!

 

Jautarkol

 

 Udazkeneko aize zakarrak

 zugaitz ostook, ori ta igarrak,

 lurreratzen ditunean,

 naigabe baten arantz zorrotza

 beazunezko tanto mingotza

 nabaitzen det biotzean.

 

 Or eta emen, ai! banatuak

 dabiltzan nere bertso gaxoak,

 laister eroiko ote dira,

 osto ori igar oien antzera

 eriotzaren zulo-leizera

 ai! ta illobiko illundira?

 

 Bidezkariak lore zimela

 artu ta gorde oi-dun bezela

 oroigarritzat bidean,

 ez ote ditu nere bertsoak,

 biotz-bideko lore gaxoak,

 iñok gordetzen etxean?

 

 Bertso gaxoak! egun-sentian

 jaio ta laister arrats-aldian

 ilko diran loretxoak!...

 Bertso gaxoak! ustekabean

 kabirik gabe t'elur-gañean,

 ¡jaio diraden usoak...!

 

 Argi-unetan nere gogoak

 sortu zinduzten ne semetxoak,

 ¡atozte danok nigana!:

 irten ziñazten etxe onetan

 ba dago oraindik, bazter oietan

 ez dagon muiñ ta laztana.

 

 Bizi nerekin nere kolkoan,

 amets alaien kabi beroan,

 elurra ari dan artean..

 Nork esan, zuek egunen baten,

 piztuko berriz ote ez zeraten

 biotza au iltzen danean?

 

 Nere ametsen argi dirdira

 diran bertsuok, ilko ba'lira

 danok batean nerekin,

 ene biotza, ez du ajola...

 bertso berriei bizitz odola

 ematen, orain lez, ekin.

 

 Zure barrengo poz-naigabeak,

 burrukak, naiak, amets ta usteak

 berriz irauli bertsotan...

 ¡Gure atsegin ta poz bizia,

 gure barrendik seme berria

 jaio ta arturik besotan!

 

 Orixe dira nere bertsoak:

 nere barrengo seme gaxoak,

 nere biotzan zaitak:

 Zeru-bidean doan biotzak

 diozkan otoitz, burruka aiotsak,

 negar, asmo t'eskariak.

 

 Artu ta gorde, adiskidea,

 bidezkariak bide-lorea

 gorde oi-duan bezela:

 agian zure biotz-barruan

 mardulduko da, gaur zure eskuan

 daukazun sorta zimela.

 


inprimatu