inprimatu
Atozkit!
Izenburua:
Atozkit!
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
185.zk.
Orrialdea:
1

Atozkit!

 

Jautarkol

 

 Maitasun-eskean, eskale-antzera,

 gau t'egunez dabil atetik-atera

         Jesus maitalea,

         maitasun-zalea,

         gure zoriona

 besterik nai ez dun, gure Aita Ona.

 

 Neonek neguko arrats otz batean

 leiotik ikusi nuan ate-ertzean.

         Bere ille guzia

         edurrez josia...

         Dardaizka, baņa zai

 atea irikiko noiz ote zan ernai.

 

 Ikusi ziņudan. ĄAma-zai gosiak,

 egon oi-diran lez kabian txoriak

         Ikusi ziņudan!

         Geroztik zer dedan

         ez dakit, Maitea,

 beti zai noiz joko dezuan atea...

 

 Eta iriki nion: au nere zoruna!

 ta orduan jun zan etxetik illuna,

         ta antxe su-alboan

         itz-egin ondoan

         laztandu niņuan

 eta lo artu nun Beraren kolkuan.

 

 Ura lo eztia! Ura bai arratza!

 Lur-atsegiņak, ai!, diraden lokatza!

         Ura maitasuna!

         Ura bai zoruna!

         Biotzean miņa

 gero uzten ez dun zorun ta atsegiņa.

 

 Atozkit berriro, atozkit, Maitea!

 Oroitu nitzaz ta jo nere atea.

         Geroztik leioan

         nago Zure usmoan

         an datorzenetan

 Zure iduria noiz ikusiko detan.

 

 Atoz, emaidazu orduko ardoa,

 ogi eztitxua ta musu beroa;

         Berriz besarkatu,

         Zurekin ni batu,

         lorea bezela

 lekaro onetan ilko naiz bestela.

 

 Atozkit, ba, urtu da bideko edurra

 ta etxean bada naiko jan t'egurra:

         piztiak jun dira

         igesi mendira:

         baratzan ostera

 jaio dira lorak igazko antzera.

 

 Atozkit...! Atozkit...! Bestela Zu-billa

 jungo naiz eskuan artuta makilla

         basotik-basora

         ta ibar-betik gora

         artzaia bezela,

 ezin niteke-ta bizi, Jauna, onela.

 

 Atoz! Geigo ez det naiko beko loia

 baizik izan zure jopu ta morroia

         ta saririk gabe

         izan Zu ne-Jabe.

         Morrontza zoruna

 azkatasun oro ematen dezuna!

 

 Eguna Zu gabe netzat da illundia,

 Zu zera-ta nere begien argia.

         Atozkit, Maitea,

         Jo nere atea,

         Lorea bezela

 Lekaro onetan ilko naiz bestela.

 


inprimatu