inprimatu
Artzaitxoa
Izenburua:
Artzaitxoa
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
42.zk.
Orrialdea:
86

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzaitxoa

 

Jauregi, Koldobika

 

 Menditik dator artzaitxoa

 negar ta negar gixaxoa,

 bildots ta ardiak bitartean

 mendian pozik jolasean.

 

 Muņotan urtu da elurra

 t' eguzki-jantziz jantzi lurra,

 bazterrak lorez jos dira.

 ­Guztiok igo nai mendira...

 eta negarrez artzaitxoa

 menditik dator gixaxoa...!

 ­Ai, ezin euzki-argi leunak

 argitu biotz-leiza illunak!

 

 ¨Zer du gaxoak, zer ote du?

 ¨Ardi maitea nunbait galdu?

 ¨Ala bat-batez artegian

 otsoa sartu bart agian?

 

 Eguzkiakin bat-batera

 bi artzaitxoen txabolera

 bi aingerutxo zuri-gorri

 egun-sentian gaur erori,

 ta gaxo zegon artzaitxuak

 ikusi ditu aingeruak,

 eta alkarrekin bi itz-egiņaz

 iruok egan atsegiņaz...

 ­Ez izan nunbait ­ai! ludia

 aingeruentzat egokia...

 

 Menditik dator artzaixoa

 negar ta negar gixaxoa

 ­Bere laguna bitartean

 aingeruekin jolasean...

 


inprimatu