inprimatu
Aralar
Izenburua:
Aralar
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
103.zk.
Orrialdea:
106-107

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aralar

 

Jauregi, Luis

 

 Bizitz-bideko autsez t'odolez josirik dator

 olerkaria zugana:

 artu, ba, pozez, biotz-negarrez, ai! bustitako

 bere muņ eta laztana.

 

 Negarrez zaude ... Biotz-muņean nabaitu dizut

 oņazearen eztena,

 ta ara, ba-nator, zurekin negar egin-naiean

 Euskal-Erritik barrena.

 

 Ai! zaude ixilik... Ba-dakit-eta zergatik negar

 dagiten zure begiak:

 gure mendien espak aditzen, umetandikan

 ba-daki olerkariak.

 

 Ba-dakit nik noiz agur-dagitzun pozez urturik

 zuri Ernio altsuak,

 ta noiz negarrez biok zaudezten, laņo beltz-pean

 lotsaz sartuta buruak.

 

 Bai, zaude ixilik... Nik euskaldunei esango diet

 zure naigabe zorrotza,

 t'orduan noski euskaldun onak adituko du

 zure deadar mingotza.

 

 Euskal-semeak... ­Entzun gaur arren, entzun ta aditu

 arretaz nere bertsoa!.

 Gure Aralar negarrez dago... ­ta aingeru Migel

 lotsaz bildurik egoak...!

 

 Zenbat oroipen alai eta ilun piztu oi-diran

 emen, biotz-barrenean...

 Euskal-Erriko Edesti dana bizirik dago

 oraindik zure gaņean.

 

 Oraindik ere dirdits-dagite belar-gaņean

 Goņi'ren malko gartsuak;

 oraindik ere entzun oi-dira guda-mutillen

 irrintzi ta asnas-estuak...

 

 Ta... ¨Nor ote-da erritik-erri, basotik-baso

 Aralar-mendi-burura,

 bide osoan negar ta negar antxe datorren

 atso agurgarri ura?

 

 Alarguna lez beltzez jantzia, makil sendoa

 bere esku dardaritsuan...:

 Doi-doiez dabil... baņa almen-garra, sutegian fez,

 pizturik dauka barruan.

 

 Bere aurretik, otso antzeko Baso-jaun beltza

 bide osoan alaka...

 Bere alboan, elur antzeko ega luzedun

 Maitagarriak egaka.

 

 Erregiņa da... ­Baņan ez dauka koroi ederrik

 bere buruan gaxoak...!

 Ba-zeukan, baņa... Kendu diote, ta iņork bestek ez,

 ai ­bere seme gaiztoak...!

 

 Oraindik ere bere semeok, beren erritik

 bota nai dute gaxoa...

 Ta aien igesi, bere jauregi danak utzita,

 mendi-goieta dijoa.

 

 Auzpez Migel'en aurrean dago goruntz jasoaz

 negarrez bere begiak...

 Geroztik daude, Migel naigabez, negarrez berriz

 Euskal-Erriko mendiak.

 

 Ama Euskera, ene kutuna, dio Migel'ek,

 txukatu zure negarra...

 Zoaz errira, t'euskaldun onak adituko du

 gaurko nere deadarra.

 

 Zoaz errira..., launak biotzez maite zaitu-ta,

 maite du-ta zure Erria:

 berriro zoaz semeengana, ni izango naiz-ta

 gaurtik zure Zaindaria.

 

 Agur eta agur Naparroa'ko anai maiteak:

 zuentzat nere txaloak;

 Aurrera... ekin, anaiak batzen ta Ama onari

 txukatzen negar-malkoak.

 

 Erritik erri anai guziok batu t'eraman

 Euskeraren magalera.

 Ez utzi Ama maitasun-bila aterik-ate,

 eskale baten antzera.

 

 Euskal-semeak... ­Guziok batu, t'eutsi Euskerai

 gaxoa il baņo lenago.

 Jainkoak nai du...! Ta Aingeru Migel ezpatarekin

 gure bazterrean dago.

 


inprimatu