inprimatu
Ama Maria'ri
Izenburua:
Ama Maria'ri
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
113.zk.
Orrialdea:
260

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Maria'ri

 

Jauregi, Luis

 

 LORE EDERRENAK

 

 "Bañan zergatik arduraz ta arretaz

 Nik bildutako loreak daude igartuak?

 ¨ZErgatik daude igartuak?

 

 ¨Oyek, al dira, bada, pozkiro nik atzo

 Or jarritako lore lirain aik, Amatxo?

 ¨Oyek al dira Amatxo?

 

 ­Ai! ­zenbat aldiz egunabarran, alai choil

 Nere zelaitan, beroiek biltzen ni nabil

 ­Ai! ­zenbat aldiz ni nabil!

 

 Ta ­ze pozikan etxerontz naizen itzultzen

 Zutzat, Amatxo, dirala lor-aik oldozten (I)

 ­Zutzat dirala oldozten!

 

 ¨Zergatik, bada, ainbeste arduraz ta arretaz

 Nik bildutako loreak daude igartuak?

 ¨Zergatik daude igartuak?"

 

 ***

 

 Olaxe niyon

 nere barruan,

 nere loretxu

 lirañak

 Zure alboan.

 Ama, ikusirik

 orririk gabe

 igarrak.

 

 Ta bat batian

 aingerutxo bat

 nere aurriañ

 jarririk,

 begi maitetsu

 Zeru-irribarrez

 auxe esan ziran

 xamurki:

 

 Begira itzazu,

 oraindik ere

 dariyote-ba

 odola.

 

 «¨Beñere igartzen

 Eztiran lore

 lirain-ederrak

 nai ttuzu?

 Ara, ba, ugari

 zure biyotzan

 sortzen ta anditzen

 zaizkitzu.»

 

 Zeruratu zan

 aingerutxoa

 eta ordutik

 Zuretzat,

 miñaren miñaz

 atera ditut

 biyotz-barrundik

 banaka.

 

 Kupitu zaitez

 nere uskeriyaz

 ta artu izkidazu

 bai, Ama.

 


inprimatu