inprimatu
Alargunaren negarrak
Izenburua:
Alargunaren negarrak
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
99.zk.
Orrialdea:
1

Alargunaren negarrak

 

Jautarkol

 

 Guda dala-ta besoetatik

 kendu didate semea:

 Kendu didate, baņa noiz berriz

 ikusko ote det maitea?

 

 Gudarontz asko joan oi-dira

 ta gutxi andik etorri:

 guda-ekaitzak bota, ai! oi-ditu

 uda azkenak ainbat ori.

 

 Pozatik ez da nere etxe ontan,

 alaiak iges-egin du:

 emengo esku zana aldendurik

 gaxook zer dagikegu?

 

 Lengo basetxe zuri alaia

 beztu ta txartu da, ziņez:

 negar-dagilla dirudi, bera

 ez datorrela-ta, miņez.

 

 Or dabil motel-motel zakurra

 gure baserri-inguruan:

 goseak, berriz ia jan ditu

 abereak ikulluan.

 

 Sasi ta larrez josirik daude

 landa, zelai ta baratza:

 nun-nai dakuste nere begiak

 nere min beltzaren atza.

 

 Udaberriko lore t'euzkiak

 ezin poztu ne-biotza.

 Semea il ba'zait, nere ezti gaia

 izango da eriotza.

 

 Nun ote-zaude, maite?... Agian

 lotan elurran gaņean...

 Zure amari agian deika

 zauri ta illotzen artean...

 

 Agian... ene!, ai! utzi dezu

 betiko, ludi gaiztoa...

 Oroipen txarroi, nigandik iges,

 ez mindu nere gogoa.

 

 Bal, bizi da bai, ta biziko da

 amak laztandu artean:

 Goiko Jaun onak ez du lagako

 bakarrik ama illunpean.

 

 Laister bukatuko omen-da guda...

 laister ba datorkit, beraz:

 laister orduan poztuko nazu

 zure abesti minberaz:

 

 Berriro zure begi-argiak

 argituko dit gogoa.

 Zuk dakarkezu kabi ontara

 berriro ogi ta beroa.

 

 Mirentxu beti zure galdezka

 etxean daukat negarrez:

 argizaia lez urtzen ari da

 gaxoa maitasun-garrez.

 

 Ots-dagizute landa zelaiak,

 ots, deadarka abereak:

 alarguna lez beltzez jantzita.

 ots-dagizu basetxeak.

 

 ***

 

 Egia da, bai, bere berririk

 ez dedala aspalditxoan...

 Baņa lanaren-lanaz betarik

 etzun izango oraingoan.

 

 Ene gudari gaxo laztanoi,

 nun, nola ote-zaukate...?

 Gudaka gaitzak egun abetan

 Izan dirala desate...

 

 Mirotz zitalak nere kabitik

 oztutako umetxoa,

 edan ote du zure odola,

 nun ote-zauka, gaxoa?

 

 Gau t'egun nere biotzan dakart

 kezka latz aben ekaitza;

 biotz gaxoa au jo ta zatitzen

 itsasoak lez, arkaitza.

 

 Kupitu, arren, nitzaz, Jaun Ona,

 beira nere miņ zorrotza...

 Kupitu nitzaz, bestela, ateta

 nere barrendik biotza...

 


inprimatu