inprimatu
Aitonak bere illobatxuari
Izenburua:
Aitonak bere illobatxuari
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
152.zk.
Orrialdea:
1

Aitonak bere illobatxuari

 

Jautarkol

 

 Menditik-bera errira zoaz...

     Gaxoa!

 Egan egin nai utzirik kabi

     beroa!

 Egan egin nai t'oraindik motzak

     egoak...

 ¡Azeko poza txorien etsai

     gaiztoak!

 Atoz, Garbiñe, atoz, niganontz,

     laztana;

 exeri emen t'entzun aitonan

     esana.

 

 Errira zoaz... Maitasun-billa

     agian?

 Etzera danon erregiña, ba,

     mendian?

 Udaberriko lore mardula

     nun dago

 jaiotiko lur gozoan baño

     pozago?

 Gaztea zera, ez dezu ikusi

     ludia

 sapelatz beltzez, suge ta piztiz

     josia.

 Egan ba-zoaz, sapelatza antxe

     gañean,

 t'oñez ba-zoaz, sugeak bide

     ertzean.

 Ziñez gogorra dala ba-dakit

     maitea,

 barrengo amets jaioberriok

     iltzea.

 Bañan zuk ozten baituzu zure

     bularrez,

 laister mendira, nigana ura

     negarrez.

 

 ¿iñoiz ez dezu, Garbiñe, ikusi

     kaiean

 itsas-ontzia sartzen ekaitza-

     ostean?

 Alaxe dator biotza ekaitz-

     ondoan,

 miñez josirik, pozarik gabe

     gogoan.

 

 ¿Zer da atsegiña? Ordu bateko

     eguna.

 ¿Ta zoritxarra? Negu-gau luze

     t'illuna.

 Ta edertasuna ¿zer da, Garbiñe

     maitea?

 Egun bi diraun udaberriko

     lorea.

 

 Orra egia, naiz izan egi

     minkorra:

 autsa ta kea, gero eriotz

     gogorra...

 

 Ori, Garbiñe, ori da gure

     bizia...

 Zeorrek laister esango dezu:

     Egia!...

 Orain ez, gero zure ametsok

     barruan,

 zoritxar aize beltzak itzali

     orduan.

 Amets-tartetik dakusulako

     guzia,

 orain zuretzat dana zorion

     ta argia.

 

 ***

 

 Zoaz, ba, zoaz, sartu zaiz erri

     aundian:

 zorion izan, zurea ez dan

     kabian.

 Zoaz bai, sartu pozez itxaso

     nastuan...

 Bañan kaierontz ekin, ai! ekaitz-

     orduan...

 


inprimatu