inprimatu
Zapaltzaileak erne!
Izenburua:
Zapaltzaileak erne!
Sinadura:
Jauregi Belok, Migel Maria (Altzo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi Belok, Migel Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
800.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zapaltzaileak erne!

 

Altzo

 

 Bertso antzeko batzuk jartzea

 erabaki dut nik ere

 ez da inoren goraipatzeko

 ez da inoren ohore

 ezaguturik egoera hau

 lozorroan eta bare

 ustekabean lo ta lo gaude

 neguko piztien pare.

 

 Idazki asko darabilkigu

 bertsoak gutxi aukeran

 ez dakit nola esas daiteken

 ongi ulertzeko eran

 bai al dakigu artzaiak edo

 ardi gizajoak geran

 ohartu gabe eorri gera

 sistemaren araberan.

 

 Lehendabiziko jarri ziguten

 elekzio generalak

 gero reformak nahi zuenean

 baita ere sindikalak

 ta orain berriz jira ta bira

 garai konstituzionalak

 ze antzerkiak egiten dakin

 oligarki espainolak.

 

 Boto garaia iritxi naiez

 joanda denbora luzia

 esan ziguten nola hori zen

 egizko demokrazia

 langile orok izan nahi badu

 nortasun osoz jantzia

 batzarrez egin beharko luke

 egin daiteken guztia.

 

 Delegismoak zer kalte ditun

 komeni da aztertzea

 xamurra zaigu ordezkariak

 honela aukeratzea

 ez bada lortzen batzarren bidez

 guzien parte hartzea

 ordezkaritzak berak dakarre

 nortasunaren galtzea.

 

 Aipatu gabe ezin daiteke

 utzi inola Suarez

 eta harmadan buruzagi den

 laguntzaile Gutierrez

 ezta...ren ordezkari den

 gure Felipe Gonzalez

 Carrillok berriz ez du merezi

 aipatzerikan ere ez.

 

 Euskal herrian badituzte hauk

 hain laguntzaile zintzoak

 harma bezala hartu dituzte

 paktu ta negozioak

 auto-eratuz eman ditzagun

 guk langileok pausoak

 zeren oraindik agintzen dute

 "Txiki" hil zuten otsoak.

 

 Ez gaitzan ari gu salakuntzan

 beti eskubiarekin

 gehiagok ere hareman batzuk

 badituzte Madrilekin

 azken aldian zer hitzegin dan

 ez ahal genezake jakin?

 hitzaspertu bat egin baidute

 han "Abril Martorell-ekin".

 

 Zihur ez dakit zeintsu daiteken

 bide denetan hobea

 liderkeriak baztertu eta

 aurre-jarri "asamblea"

 badakigu zer dugun kanpoko

 ta baita zer den geurea

 egin dezagun Euskadi libro

 ta "langile boterea".

 

 Lortu apurra nola izan dan

 hartu dezagun kontuan

 gauzak bestela ikusten ditut

 ez dakit zer gertatuan

 kapitalaren desegiteko

 saia borroka harmatuan

 baita kalean, lantegietan

 eta ez parlamentuan.

 


inprimatu