inprimatu
Gure izate kondairatsuan
Izenburua:
Gure izate kondairatsuan
Sinadura:
Jauregi Belok, Migel Maria (Altzo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi Belok, Migel Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
860.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gure izate kondairatsuan

 

Jauregi Belok, Migel Mª (Altzo)

 

 1-

 

 Gure izate kondairatsuan

 muina da bertsolaritza,

 apaindu digu Euskalerria

 osatu du kulturgintza.

 Egungoagaz mintzatu nahirik

 hartu dut nere lapitza,

 bertso bihotza ez dut uki nahi

 egun ahal baldin balitza,

 nahi dunak gogoz irakur beza

 bertsozale baten hitza.

 

 2-

 

 Demokrazian ez gaude baina

 apur bat bultza deiogun,

 kritika jator nahi nuke egin

 egitezkerotan inun,

 txapelketa hau daukat gogoan

 nolaz bizirik daukagun,

 argi pixka bat egin nahi nuke

 norbait balegoke ilun,

 oker dagoen ardatza denon

 artean zuzen dezagun.

 

 3-

 

 Helburu on bat izango zuen

 txapelketa handi honek,

 nahizta parterik ez duten hartu

 mailako onentsuenek,

 mintzo dirade materi hontan

 mintzatzeko daukatenek,

 akats ttipi bat izanda hemen

 eta juzgatzen dut zeinek,

 balorapen bat egin dut eta,

 hau antolatu dutenek.

 

 4-

 

 Zalantza asko sortu didate

 eman diren gai ta oinak,

 ezkertar baten ikuspegitik

 aski konpreni ezinak,

 kontserbadore kutsuzko eta

 far egiteko eginak,

 bertsolarien ideiak guztiz

 nolaz ez diren berdinak,

 gai guzietaz mintza behar du

 bertsoaz zerbait dakinak.

 

 5-

 

 «Ardo ta ura», «ardi ta otso»

 «zuri batzun ume beltza»

 «gauoneko gau», «Olentzero» ta

 «juramentuaren hitza»

 «elur ta txori», «asto ta zaldi»

 «burua eta bihotza»

 «sagardozale ta drogadikto»

 «artista ta zinegintza»

 hau da bakarrik falta den gaia:

 obispoa ta apaiza.

 

 6-

 

 Gai hauek ongi egon litezke

 baina nun daude bestiak,

 nolaz ahantzi marroiz jantzita

 libre dabiltzan pixtiak,

 nuklear zentral, langabezia

 represiozko urtiak,

 min ematen du gudari hilak

 gogora gabe uztiak,

 ezin bestean herbesten dauden,

 ta preso dauden guztiak.

 

 7-

 

 Erratu ote dirade bada

 gai jartzaile ikasiak,

 gogorazi nahi dizuet hemen

 konpon gabeko auziak,

 oraindik ere ez du agertu

 muturrikan amnistiak,

 Euskadin ere ohizko dira

 langile ta nagusiak,

 hurrengorako gogoan hartu

 ez dira gai itsusiak.

 

 8-

 

 Txapelketaren gurdi bidea

 zerbait aztertua nago,

 gai hauek mintzo dituen hura

 aurreratzerik ez dago,

 presoaz edo eusko guduaz

 mintzatzen badu gehiago,

 oztopo denak jarriko zaio

 igo ez dadin goiago,

 horrelakorik nere partetik

 ez bedi gerta gehiago.

 

 9-

 

 «Herri irrati euskaltzaleak»

 entzun ahal bada inola,

 txapelketarik hainbat urtean

 ez dugu izandu hola,

 goiz partetikan eman dezute

 arratsaldez bost axola,

 pentsatzen nuen bertsozaleei

 hainbat zor bageniola,

 bertsolarien txapelketa ordez

 eman dezute futbola.

 

 10-

 

 Euskalerria ornitua da

 soro, itsaso ta labe

 alderdi biren ezaugarria

 euskara dugula abe.

 Akelarreko sorginen dantzak

 oraindik bizirik daude,

 klase gabeko berbizkundea

 egiten badugu hobe,

 baina Euskadi ez da biziko

 bertso arnasarik gabe.

 


inprimatu