inprimatu
Ongi etorri. Gotzai berriari
Izenburua:
Ongi etorri. Gotzai berriari
Sinadura:
Jaupari-gaya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jaupari-gaya

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
122.zk.
Orrialdea:
1

Ongi etorri

 

Jaupari-gaya

 

     Gotzai berriari

 

 ¡Ongi etorri! Aita laztana

 ¡Ongi etorri! artzai maitea

         Gure Euskalerri ontara;

         Ongi etorri gure baitara

 Zu gure Gotzai ta Jaun gurea

 Gure gidare zindo zerana.

 

 Oyan basuak, mendi zelayak

 Itxaso zabal, berdin ibarrak...

         Oro agurka daukazu

         ¡Ongi etorri! dasatzu...

 Ortze zabal da urdin ederrak,

 Mendiko iturri eta ibayak.

 

 Gauza ber bera gaur entzuten da

 Euskal erridi guzti guztiyan

         "Agur ta ongi etorri

         Gure Gotzai on uts ori,

 Zoriontsu izan gure erriyan;

 Gure gurari dana, auxen da"...

 

 ***

 

 Zure aurreko Jaun gurgarriya

 Maite genduen biyotz-biyotzez,

         Ta... berak maite ginduan;

         Biyotza gutzat bai zuan.

 Ta juan zitzaigun iya negarrez

 Baña... utzi zigun biyotz guztiya.

 

 Bera bezela maite zaitugu

 Zu ere ziñez eta benetan

         Biyotz-biyotzez xamurki:

         Ta zer poza, zer ederki!

 Maite gaituzu neurri beretan.

 Biyotzak oroi ematen digu.

 

 ¿Nolaz bestela izango ba aita

 Jaupari gayak geralarik?

         Ezin diteke iñolaz.

         Maite gaituzu egiyaz,

 Ori Kristoren gogua izanik

 Zuria ere ber-bera baita!

 

 Ta gu orrexek poztutzen gaitu

         Eskerrikasko Jaun ori...

 Ta Goiko Jaunak ala nai baitu

         ¡¡Agur ta ongi etorri!!

 


inprimatu