Sorgin-laia
Jakakortajarena, Txomin
1
Ez ote du Euzkadi'k
nozitu naikoa?
Urrikiko al zaigu
noizpait Iainkoa!
Anai guda berri bat
bai dugu gaurkoa,
erderaz ito nai da
Euskera gaixoa!
Atzapar mordoa
sapoztutzen doa
Amaren lepoa...
laxter da itoa!
Gaizka dezagun danok
artu asmoa!
2
Ainbat odol ixuriz,
malko ta zotiņa,
argitara daukagu
gaur ikurriņa;
orain ezkertar askok
azpika... iakiņa!
girbintzale batzukin
dute egiņik ziņa:
Amaren iazkiņa,
txukin da panpiņa
kutsatuz ziriņa
uzteko lorriņa,
odol muiņan txertatuz
erdel gorriņa.
3
Marx'en ustekizunak
zabaltzeko era
Euskeran ezin nunbait
errez atera;
iraultzaille ausartak
nola baiņa atzera?...
ez digute ba asmatu
euskerantokera?
poxi bat pantzera,
erruzka erdera,
latin da gerkera
apur bat euskera,
"BATU" dalazko orrentzat
auxe da aukera!
4
Orain luberritzeko
orlako berrotza,
lai berri bat sor bear
noski ba... arrotza!
erabat bazterturik
euskal lai zorrotza,
H lako maker bat
ar dute ordotza;
eskuburu motza,
ortz orde bi zotza
mutur txit amotza,
trakets ta zipotza,
malo datoz sasi ta
ota-mordotza!
5
Ezin erabillirik
ondikozko laia,
ez da sinistekoa
sor dun ezpaia!
Nunbait ez ase etsaiak
gudan odol-naia,
orain gorrotoz iar du
anaiaz anaia;
eskuxarka arraia,
or dabil etsaia
ba data garaia
salatu iokaia,
gaitz oni iar daiogun
bertan amaia!
6
Zer duk ik Euzkadi'kin
ARIO barrabana?...
Beti ager bai diok
erra bakana.
Erraustu uken Gernika'n
Amaran soin dana,
jaurtiz alako H'en
sulerkai andana!
Xuxpertuxe zana,
ona onda lana
jaurtiz bana-bana
H'ok gugana!...
Biotzean lo nai duk
Ama laztana!
|