inprimatu
Ametsak
Izenburua:
Ametsak
Sinadura:
Jakakortajarena, Txomin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jakakortexarena, Txomin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
81

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ametsak

 

Jakakortajarena

 

 Pipa erreaz muñoan

 aitona bazkal ondoan

 bakar-bakarrik zegoan

 exeri-ta sastitxoan.

 

 Malen, berriz, goitik bera

 pox-poxik uri aldera...

 Itxitik iges larrera

 txoria doan antzera.

 

 Biotz-gañean liliak

 apaingarri ezarriak

 batzuek txuri-txuriak,

 beste batzuek gorriak.

 

 Buruan, gogai arroak,

 aban, iripar goxoak ;

 oiñak, bixkor arintxoak,

 jantziak ariñagoak.

 

 «Illobatxoa, nora ua

 orrela gaur apaindua?

 Ator ona, zoratua...

 Entzun zan nere aulkua.»

 

 «Potstara nijoa urira...

 (Ez beza jo ez gaizkira).

 Lagunak neri begira

 zai an egongo bait-dira.»

 

 Pipa erreaz, atean

 aitona, an dago gabeaz...

 Gorri ta estu antzean

 Malen eldu da bidean.

 

 «Ator onera... ator, Malen,

 aitenangana lenbaitlen...

 zai ta zai egon naun emen

 noiz urbilduko ote aizen.»

 

 «Nun ibilli aiz, gajoa...?

 Ez aiz i orain lengoa

 Nun den irripar goxoa?

 Nun den, nun buru arroa?»

 

 Lili zuri usaitsuak

 biotz gañean lotuak,

 danak ditun igartuak,

 danak, danak zimelduak...

 

 Negarrez ago... ? gajoa!

 Egin zan naiko-naikoa,

 pixtu dedin lilitxoa

 ixuri lasai malkoa...

 

 Urak, lora baratzean

 pixtutzen du legortean...

 Ta malkoak biotzean

 lilitxoak zimeltzean.

 


inprimatu