inprimatu
Juan Basurko zanaren jaiot-erria
Izenburua:
Juan Basurko zanaren jaiot-erria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
59.zk.
Orrialdea:
185-186

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Juan Basurko zanaren jaiot-erria

 

 

 Zu, Ondarrabi, eder, maitekor, kabi babes to gordea.

 Berdingabeko bazter politez, zelai loretsuz betea,

 Oyan-ibarren itzal goxoan, itxaz-lurriņez batea

 arrai usaiez, oyu to irrintzi, giz-emakumen landea...

 Ikusmen bitxiz betea dezu zure sonaren zatia!

 Eresitxo bat... Mur-mur goxo bat... Zaigu zure izatea!

 

 Itxas urdiņa laztanka dezu, eta Bidaso eztia.

 Ur gazi-gezen giliak noski zauzka burua jeikia.

 Zaņak urean igariz, eta, gorputz egazkalaria,

 Goiz ta gaberdi, itxas bareai kiņuka begi-ninia...

 Zuk aurpegira milla iduri apar guritan jantziak,

 jartzen dituzu, olerki batek bear dun gai ta mamia...!

 

 Uri baketsu ego-xabala, irriparra ezpaņetan...

 Zenbaiti arnas eman diozu zure bular-magalean...?

 Azi bat sortu zitzaitzun noski, noizbait zure erraietan,

 azi berari zart egin-azi zeniozun epelean,

 aunditzez nunbait pozez barrena anpatu zenionean...

 Zure ondotik alden itzatzun egazka motx ta aulean...

 

 Egaztu zizun ondotik, baņan, ez egoteko luzaro,

 zuretzat lenen-begiratua botatzen zizun goizero...

 Txitoen gisa juan-etorrika... ega-epelera gero,

 lume-goxotan kiliskatuaz txorro-txioka gozoro...

 Zure kolkoan atsedendu zan gaxoa bein to berriro...!

 Zenbait laztandu eman zenion aldegin zizun ezkero...?

 

 Zure birikaz arnas emanda eskeini zenigun guztiz,

 Juan Basurko, entzutetsua bere bertso ta olerkiz...

 Mami-xamurrez... Moldera goxoz... Eta, izkera egokiz...

 Azken aldera bi idaztitan agertu zigun garrantziz.

 Ta biak noski akats gabeak, jakitun askon iritziz,

 oek ta ainbat bitxi-gordallu... Euzkaldunaren errukiz?

 

 -Urantzu zarra... ta Ondarrabi... Zagozte beltzez jantziak...

 "Baxurko" zanan erio-otzaz begiak malkoz bustiak...

 Itsasoraņo urak dakazki gauez, Bidaso ibaiak,

 samin-garratzen malko mardulak, lepoaz gaindik jaikiak...

 Olatu-beltzen marru zakarrak, txorien txiu gaixoak...

 Ezda besteren zarata-txistik... Mutu zerate guztiak...!

 

 -Bein betirako utzia digu egiz Bidaso ibarra,

 maitasun kutsuz, olerki usaiz, bustirik zuen baxterra...

 Luzarorako gai genun arren bere itxaro bakarra,

 gure gorputza indarge-ergel nola bait-degun ilkorra...

 Jaunak neurtua zeukan beretzat erio-larri maltzurra:

 Irabazia daukazun neurriz... Torizu azken agurra...!


inprimatu