inprimatu
Joxepa Inaxi Indart
Izenburua:
Joxepa Inaxi Indart
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
24.zk.
Orrialdea:
1

Joxepa Inaxi Indart

 

X.

 

 Ozkarbiyean argi txirrinta

 gorri-gorritan ageri dago...

 nere biyotza, biyotz gaxoa!

 gero ta gero bildurtiyago;

 ikusi du-ta, badatorrela

 aldapan gora, onera noski,

 ainbeste isu, ainbeste larri

 ematen didan Joxepa Inaxi.

 

 Motx gelditzen naiz: esan nai diyot

 abo ta mintzoz ezin esana,

 barrenen berriz berritxu beti

 ixil gaberik dabilkidana.

 ¡Badator bera!... Urreratzen naiz

 ain eder zaidan maiteagana;

 bañan oraindik korapilloa

 oraindik emen... ¡auxen da lana!

 

 Gero ta gero larritan nago:

 ¡au da barrengo zaztadakoa!

 ez naiz asartzen ezer esatez,

 ta oztu zait lengo kemen beroa.

 ¿Nolaz ausardi? Esan didate,

 Indart daukala bere besoa,

 ta itz bat orduko zirzar dedala

 izugarrizko matrallekoa.

 


inprimatu