inprimatu
Joxe Legarreta "Petito"-ri
Izenburua:
Joxe Legarreta "Petito"-ri
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1140.zk.
Orrialdea:
45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Joxe Legarreta "Petito"-ri

 

 

 Garai batean zinen

 oso mendizale,

 orain egin duzu zuk

 hemendikan alde.

 Beste munduan ere

 horrela izan zaite,

 «Txirrita» eskolakoak

 hitz egiten gaude

 gu izango gerala

 zure jarraitzaile.

 

 «Pepito», zuk egina

 hemengo ikastola,

 orain egin nahi zenun

 berria eskola.

 Zure oroitzapena

 gogoan dagola

 ez zaitugu ahaztuko

 auzoan inola,

 gu gara zure fruitu

 zu gure arbola.

 

 «Pepito», zugatikan

 ez balitz izango

 Ereñozun gauza asko

 ez ziren egongo.

 Zure auzoa hainbat

 maite zenulako

 bere alde egina

 baduzu lan pranko,

 zu zinen aingeru bat

 Ereñozurako.

 

 «Pepito» Legarreta

 egizko euskalduna,

 auzo hontako denok

 zintugun laguna.

 Besteri laguntzeko

 izan zaituguna,

 «Txirrita» eskolatik

 aitortzen duguna:

 aukeratzen zaitugu

 gure txapelduna.

 

 Ikastola aurrera

 atera zenduan

 auzotarrok laguntza

 eskeini genduan.

 Gauza on franko egina

 zerade munduan

 Jaungoikoaren nahiez

 mundutikan juan,

 orain goza ezazu

 pakea zeruan.

 

 Maite zendun herria

 ta maite euskera

 gu irten gara zure

 ametsei eustera.

 Zu guregana ezin

 etorri ostera,

 Jaunarengatik mundu

 hontatik bestera,

 zure izateaz beti

 oroituko gera.

 


inprimatu