inprimatu
Jose Mendiagari Montebideorat gorantzi
Izenburua:
Jose Mendiagari Montebideorat gorantzi
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
50.zk.
Orrialdea:
3

Jose Mendiagari Montebideorat goraintzi

 

 

 1

 

 Nahiz gaztea nizan orano adinez.

 Hogoi zazpi urtheak ezin eginez,

 Zuri buruz ni nago. Alendiaga, zinez,

 Behar dudan laguntza kantuz galdeginez.

 Zuk zerbait erranez

 Sendimendu onez

 kampoz eta barnez

 On othe nizanez:

 Laguntzak on dira... zerbait dakitenez.

 

 2

 

 Eskual herrian ez da ainitz phertsulari,

 Diren bakharrak ere ez zaizkigu ari,

 Arras zahartu dira, eskerrak Jainkoari!

 Nombait ene aldiko gerthatzen da hori;

 Nehor kontseilari,

 Nihun ez bidari,

 Bakharrik niz sarri,

 

 Frango trichte-jarri:

 

 Zuri nago semea nola aitari.

 

 3

 

 Bi phertsulari zahar Eskual-herrikoak,

 Demboraz izanak neurri gabekoak:

 Zombait phertsu eman du Adema khartsuak,

 Eta bertze hainbertze Dibarrart gaizoak.

 Orai zahartuak,

 Daude ezinduak,

 Bozak ahulduak;

 Akhitu buruak:

 Noizbait berea behar izpirituak.

 

 4

 

 Horra adin handiak zer daizkun ezarri

 Chahu giren, zu ez bazine jazarri!

 Ez zakozula hark hasi guduari!

 Arbasoek arthatu lehen mintzaiari,

 Gure Eskuarari,

 Ohoreak hari,

 Mintzaien amari,

 Jainkoak eginari!

 Argi bat eman du hori munduari.

 

 5

 

 Lurreko jakintsunek emaiten dutena

 Eskuara da mintzaietan ederrena;

 Eta bertzeak bertze, orotan lehena,

 Hortarik jali baita bertzen hastapena.

 Bethi ainitz pena

 Izatu duena.

 Berriki azkena,

 Ahanzten ez dena

 Debekatu nahi... in ez diotena.

 

 6

 

 Don Jose Mendiaga, Montebideotik,

 Eskuaraz emazu kantatzen gogotik!

 N ere ariko niz Eskual-herritik,

 Ez daukute khenduko mintzaia engoitik!

 Jainkoak zerutik

 Egin du errotik;

 Segur niz geroztik

 Guziak mundutik

 Joanen gira, Eskuara utzirik chutik!

 

 7

 

 Hasi phertsuak ditut orai akhabatzen,

 Barkhamendn dautzut huts inez galdatzen.

 Igorri nahi nauzun hemen zer berri zen,

 Eskual-herria nola zaukun gobernatzen.

 Joanes Chetre hil zen,

 Otchalde bardin zen,

 Etchehun Barkochen,

 Zerurat joan ziren

 Zeru gain hartarik gaituzte entzuten.

 

 


inprimatu