inprimatu
Jondoni Echtebe Martira
Izenburua:
Jondoni Echtebe Martira
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1402.zk.
Orrialdea:
3

Jondoni Echtebe Martira

 

 

 ERREPIKA

 

 Othoi patroin saindua, balia zaizkigu,

 Zu ganik laguntzaren beharra baitugu.

 

 1

 

 Zorionezko saindu fededun kartsua.

 Zertan du seinalatzen Adamen khotsua:

 Ez othe da zerutik jautsia den sua,

 Lur huntan argi dezan egiaz itsua?

 

 2

 

 Zer dizipulua den Jesusen aldean.

 Nor da hoin fermu denik lagunen artean!

 Josia nausiari, suhar bihotzean.

 Fidel egonen zaio, bizian, hiltzean.

 

 3

 

 Jaunaren hitz sarkorra zenean hedatu,

 Arauka fededunak ziren emendatu.

 Sobera lan hartzeak ezin hel bat baitu,

 Behar izan zituzten lagunak hautatu,

 

 4

 

 Zazpi diakre beraz dituzte berechten,

 Echtebe buruzagi dutela hautatzen,

 Badaki bere jitez, beharren laguntzen,

 Nun ez den ari berdin arimen salbatzen.

 

 5

 

 Graziak ezarri du dohainez bethea.

 Zerk dio azkarturen hain bertze fedea?

 Kartsu da kridatzeko Jaunaren legea;

 Boz karioz dezaten orotan barrea.

 

 6

 

 Eriak sendaturik zaizko jarraikitzen,

 Hilak bietarik bizirik ilkhitzen.

 Ongiriak baizik ez du jendetan obratzen.

 Bothere guzizkoa haren baithan baitzen.

 

 7

 

 Zer erran dezakete haren solasari?

 Ez othe da zuhurki mintzatzen orori?

 Egia bera han da hitzetan ageri.

 Eman zaio gezurra laster ihesari.

 

 8

 

 Ez zagon ifernuan etsaia geldirik,

 Ez baita gogoratzen ez zaion gaizkirik.

 Kideko batzu ditu hortakotz bildurik.

 Ez dezaten, hil gabe, nehon utz bizirik,

 

 9

 

 Beha zazu nola den belhauniko jartzen,

 Harrika zaizkonean gachtaginal lotzen.

 Eskuak biltzen ditu, begiak goititzen:

 Ikhus dezaten nola dakien barkhatzen.

 

 10

 

 Emaiten duelarik, azken hats ko'pea,

 Jaunari du galdatzen heientzat bakea.

 Ema dadin agian haren hasarrea,

 Ez izaiteko nehor bethikotz errea.

 

 11

 

 San Estebe saindua, herriko Patroina.

 Jauts zaite gain hortarik, othoi, gure gana,

 Lagun zazu, lur, huntan, hirriskuan dena,

 Bilha dezan, zurekin, horko zoriona.

 


inprimatu