inprimatu
Joanna dohatsua
Izenburua:
Joanna dohatsua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1196.zk.
Orrialdea:
4

Joanna dohatsua

 

 

 Errepika:

 

 Zeru gainetik,

 Joanna dohatsua,

 Lanho beltzetik

 Geriza mundua.

 

 1

 

 Entzuten tutzu boz zerutikakoak

 Eta zare jarreiki heieri.

 Hola zautzun galdegiten Jainkoak

 Ihes bada debeku gozoeri.

 

 2

 

 Nesktcha bat soldadoen erdian!

 Hori zare manuz bilhakatu.

 Bainan bethi zure bihotz garbian

 Jesus duzu osoki beiratu.

 

 3

 

 Har zazu, har, ezpata lazgarria

 Altcha zazu, ez izan beldurrik;

 Har ere bai bandera bozgarria,

 Beira zazu churi ta ederrik.

 

 4

 

 Zurekin da Jainkoaren eskua,

 Zuk ditutzu etsaiak izitzen.

 Emozute hor azkarki gudua.

 Has ditezen bethikotz urruntzea,

 

 5

 

 Erresuma nahasia baitzagon

 Ez jakinez errege nor zuen;

 Zuk diozu erakusten non dagon,

 Zuzenezko nausia nor duen.

 

 6

 

 Orleanen laster duzu agertu

 Zer den zure Jainkozko indarra,

 Hortaz dire Angelesak ohartu;

 Zu etsaitzat zauzkate bakarra,

 

 7

 

 Reims hirirat, lanetan garraiturik,

 Bazoazi beldurrikan gabe;

 Erregek du behar han gantzuturik

 Agertu bai Frantziaren jabe.

 

 8

 

 Hau zinuen zabaldua gaindizki,

 Joanna, zure bandera churia.

 Zenaz geroz gudukatu borthizki,

 Zor zitzaion ohore handia.

 

 9

 

 Erregeri duzu gero erraiten;

 «Banoa ni orai zure ganik;

 «Hori zautan Jainkoak galdegiten.

 «Joan behar dat amaren ganat nik».

 

 10

 

 Zure lana ez da oso oraino;

 Joanna, eman behauzu bizia.

 Othoi bada, zoazi hortaraino;

 Orduan bai salbu da Frantzia.

 

 11

 

 Horra non den, horra gaichoa presa

 Juje gaichto batzuen eskuan;

 Bainan dago bere fedean oso;

 Horren gatik hil beharko du suan.

 

 12

 

 Khurutziari begiak dauzkalarik:

 «Jesus!» dio. Hori, azken hitza.

 Eta orai zeru eder hartarik

 Betheko du hemengo agintza.

 

 13

 

 Izan zaite gerizatzaile berriz,

 Ikhus gure herstura handiak:

 Nausiturik etsaiak daude irriz;

 Badu zure beharra Frantziak.

 

 14

 

 Egun othoitz egiten dut zurekin,

 Zuk dezozun Jaunari ereman:

 Jesus bada adiskide enekin,

 Hala atchik: bertzenaz, hal'eman.


inprimatu