inprimatu
Joanesen solaz
Izenburua:
Joanesen solaz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1207.zk.
Orrialdea:
3

Joanesen solaz

 

 

 Argizagi edo nik badakita zer,

 Izar buztanduna, douana bere ber,

 Lurreko ikhare, lur barneko garrak...

 Deusere horik ez. Halache beharrak

 Dembora gachtoua luzaz deiku eman,

 Luzez, gouralderat, aurthen du hotseman,

 Astegun, igante, zouin nahi izanik,

 Goiza, arratsa, hourian emanik,

 Igaraiten ziren, oro bardin bousti;

 Zoharbirik etzen agertzen ihounti.

 Artetarik aldiz, tchilcher erauntsiak

 Chouritzen zutian elhurrak beltch utziak.

 Ahalkez hourturik, gaizo bedatsia

 Harturik, azkenian, bortchaz bere etsia,

 Gibel zagon, ulhun, hotz eta hormatu;

 Odeiek zeroien legia phausatu.

 Mundiak, bazterretan, bazian orroko;

 Bena haroua bethi suphazter zokhoko

 Bazagon, beltzik, bere beriari,

 Trufatan zagola zeluko ekhiari.

 Baratu da nouzpait, baratu isola;

 Kampouan gabiltza, idurrik garkhola.

 Bena zertako lut nik horik eraiki?

 Nouiz den idor, bousti, bakhotchak badaki

 Besterik da egun errankura mina.

 Solasian sartzeko,lehen hitz egina

 Hau da Agour! Jinkouak deiziela egun houn

 Noula gira, Pette, Joanes, Erramoun?

 Nik aldiz, hasteko, chedetarik hurrun,

 Aiphatu dut euri eta odei ulhun.

 Heltuko niz hatik erran gei hartara,

 Gogouan dut eta enaiteke hara.

 Egun aldi gachto batez banindouan,

 Bide bati chuchen, eguerdi ondouan.

 Euri uhar hotza, errabia handiekin,

 Jausten zen tzitzerra nahaiz berekin.

 Estalkitako nian oihal atherbiak,

 Onddo baten bardin zutian unguriak.

 Jarraikichetakoz egun diren bider,

 Eror dadin euri, eror dadin tzitzer,

 Ez da behar ukhen, chabal edo bildu,

 Modela berriak lehenekoua hil du,

 Sounetara heltzen zaikun parasoilla,

 Bagirade ere lodigouaz mondoilla.

 Atherbia zabaiik, nindouan bidian,

 Boustia barnarik nialarik bizkarrian.

 Beribil eder bat jin zen igaltera;

 Hartan ihour laster doua gora, behera,

 Beribila arrount bethe bethia zen;

 Moutchourdinik baizik gisala han etzen,

 Nour nahi izanik, mothouak zutien harro,

 Mouldez bardin ziren, bat bezala oro,

 Nabaritu nian bat, karkaillosez ari;

 Nourk daki zertaz zen, gachoua egarri?

 Esku meheno bat, ni ganat luzatuz,

 Kheñuka ari zen, chedetzat ni hartaz,

 Emaiten zutian, moutchourdinak arauz;

 «Ago ezti, gaizoua, kasu ozketik jaun,

 Ihardetsiko nian eta falta gabe,

 Enintzan izanen segurki herabe

 Otoa igaran zen uduri chimista,

 Suiek orroua eta errotek zirrista

 Zalhegi ibiliz, hatsa zeron jouantche;

 Nahi bazen etez, baratu zen hantche

 Barnian zutian andere meheillak,

 Purnauzika noula ahuñe segeillak,

 Eraitsi ziradian, eta zouin lehenka,

 Alagera, erriak igailer eskenka.

 Ene burlazaliak, zankho phausagian,

 Behera zoualarik, huts hatik egin zian.

 Eta, khorpitzaren bouitak eramanik,

 Utzuliz jouan zen lurrerat etzanik.

 Gainti egitian, gachoua zer phena!

 Erakatsi zian zathi, gizenena.

 Ordian zen kalaka! Ordian zen: hou hou!

 Entzuteko gisan, nik egin nian: Kou! koa!


inprimatu