inprimatu
Jesusen biotzari kantak
Izenburua:
Jesusen biotzari kantak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
332

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesusen biotzari kantak

 

 

 1.

 

 Eztago zerura beste biderik

 Jesusen Biotza bezelakorik.

 

 2.

 

 Zeruko gloriya grazia egiñik

 Lurrera etortzen da Biotz artatik.

 

 3.

 

 Zerua ta lurra daude arriturik

 Biotz eguzki eder argi orregatik.

 

 4.

 

 Jesusen Biotza begiraturik

 Guretzat ez dauka erruki baizik,

 

 5.

 

 Paradisu au dauka beti zabalik

 Pekatarienzat itxi gaberik.

 

 6.

 

 Ate au idikita gu artzeagatik

 Sakramentu orretan dago itxirik.

 

 7.

 

 Gau ta egun daukagu beti bakarrik

 Jatxi bazagu ere guri zerutik.

 

 8.

 

 ¿Naizute Kristauak sartu bertatik?

 Zerurako eztago bide oberik.

 


inprimatu