inprimatu
Jesusen Bihotz maitagarriari
Izenburua:
Jesusen Bihotz maitagarriari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
,
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
334-336

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesusen biotz maitagarriyari

 

 

 Gure gusto, gure atsegin,

 Gure Jesus maitea.

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 

 1.

 

 Gure obenak, gure loyak

 Lenik kendu bear dira;

 Ura zara, ken itzatzu,

 Galdu gara bestela.

 Badakigu zaudela

 Gure amorez betea.

 Zere Biotzeko suan

 Ere zazu gurea.

 

 2.

 

 Etzeuden bakarrik loyak

 Gure biotz gaiztoan;

 Busti ta ur egiña dago

 Bekatuen kutzuan.

 Garbia da, idor dago,

 ¡Jesus ona! zurea.

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 

 3.

 

 Argiz dago beterik

 Jesus zure biotza;

 Ilunbean gurea

 Elurra bezain otza;

 Emen gatoz, ager-zazu

 Zuganako bidea.

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 

 4.

 

 ¡Noizbait noizbait arkitu da

 Bular ori idikia!

 Sartuko naz, ar nazazu

 Biotzean guzia.

 ¿Egon bear ez ote dut

 Nik or beti gordea?

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 

 5.

 

 ¿Zure suak, zure garrak

 Atsegiñen naute ni?

 Geroztik egoin ninzake

 Amorez urtzen beti.

 Jesus, zu zaran ezkero

 Gure animen labea,

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 

 6.

 

 ¿Au zer da? ¿Zer pena dira

 Dituzunak barrendik?

 ¡Zure Biotza utzi dute

 Dena nekez beterik!

 ¡Zein andia, zein latza,

 Daramazun nekea!

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 

 7.

 

 Zure Biotza arkitzen da

 Lantzaz erdiratua;

 Nere kulpen burdiña da

 Lantz erdiratzalea.

 ¡Damuz autsi baledi

 Nere barren tristea!

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 

 8.

 

 Arrantza zorrotza baizik

 Ez dezu nere eskutik:

 Nere kulpen arantzekin

 Dena zaude odoldurik.

 ¡A, ni baldin banengo

 Negar damuz asea!

 Zere Biotzeko suan

 Errre zazu gurea.

 

 9.

 

 Gure kulpak egin dute

 Gurutze sendo ori;

 Ezartzen diote kulpak

 Zure Biotz onari.

 ¡Kulpa gaizto ta oben gogor,

 Oben kulpa nerea!

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 

 10.

 

 ¿Zer nai dezu? ¡Zertan zaude

 Jesus ona Aldarean!

 ¡Txarkeriak artzen dago

 Amorezko lekuan!

 Txarkerien pena nai du,

 Nai du gure amorea.

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 

 11.

 

 ¡Ez dut bear nik maitatu

 Jesus zure Biotza!

 ¡Artu bear ez dut nik

 Zure neken damua!

 Eske nator, zabal zazu

 Sar-bideko atea.

 Zere Biotzeko suan

 Erre zazu gurea.

 


inprimatu