Aitza
"Kostantzik" emango dik
ez-paiz mudatutzen;
gaur ere ez dizkik
makalak botatzen,
"Kostantzik" ala?
(esan ere egin nion)
"Zintzo" izango zala ta
ixillik utzi nion.
Bereala irakurtzen
egin nitzan asi,
parrez lertu nitzan
irakurtzean, kasi,
Euskeraz baomendaki
erderaz zere du ikasi,
"Soltsua" ta "gizurti"
nun dituzue ikusi?
Umekerik idazten
omen ditut nik;
uste aldezu zurekiń
egin leikela gauz onik?
Egin dit euzkeraz,
erderaz eta latiń,
itxura danez danetik
puxka bat du jakiń,
Guk ere zerbait
"prantsez" badakigu,
"Ob moxiu le 'karka'
coman liporte-bu?"
Gauzak garbi esaten
Or agertu da "Errena"
gogoan euki "Zintzo"
estutuko dizu barrena.
|