inprimatu
Jesus Karrera zanari
Izenburua:
Jesus Karrera zanari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
100.zk.
Orrialdea:
1

Jesus Karrera zanari

 

X. X.

 

 Negartsu nator lagun maitia

 Loretxo bat eskeintzera;

 Barrenen dagon atsekabia

 Al dan bezela agertzera.

 

 Sinistu biar izandu nuan

 Sinistu nai ez nuena nik,

 Gaitz txiki batek eaman ziņula

 Beste mundura luditik.

 

 Samintasunak neurririk gabe

 Ugari negar zotiņak

 Barren-barrendik sortu zizkidan,

 Utzirik oso atsekabe.

 

 Zure illeta egin ondoren

 ĄUra bai nere larriya!

 Biotz osua gora zetorren

 Biziya kendu nayian.

 

 Laxter ordea bere tokian

 Bare gelditu zitzaidan,

 Jesukristoren esan bikaņa

 Gogoratu nuanian.

 

 "Zorionekuak beti dirala

 Zeru eder-ederrian,

 Jaungoikuaren maitasunian

 Iltzen diranak lurrean".

 

 Maitasunezko musu gozoa

 Besarka lazlan-laztana

 Jesusi emanaz azken aldian

 Il ziņan Ąene laguna!

 

 Aingerutxoak zeru goi goitik

 Antxe zeundela esan ziran,

 T'albiste onek lasaiturikan

 Utzi niņuan poz-pozik.

 

 Errukiorra beti dan Jesus

 Biotzez maite zenduan,

 Ta Berak oraiņ ordaindu zaitu

 Sari ederraz zeruan.

 

 Apaiz gartsua anima zak

 Beartsuen ongillea,

 Goi-maitasuna gutxik bezela

 Gorde zendun biotzean.

 

 Euskaldun zintzo ta langillea

 Mingaņez baņo egitez,

 Idazle bikain irakaslea

 Izan zera nere ustez.

 

 Orixe bera esango dute

 zure ikasle ugariyak

 T'ezagututa maite ziņuzten

 ARGIA'ren irakurliak.

 

 Gure biotzak otoitz sutsuan

 Aztuko ez dira egundaņo

 Zu ere gutzaz oroitu zaitez

 Zauden lekutik zeruan.

 


inprimatu