inprimatu
Jeiki, jeiki
Izenburua:
Jeiki, jeiki
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1937
Argitalpenaren urtea:
50
Alea:
1948.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jeiki, Jeiki

 

 

 Jeiki. Jeiki, Eskualdunak, ethorri da eguna;

 Frantziako ipharretik zer deiadar ozena:

 "Eskualdeka salba bedi salbatzen ahal dena!"

 

 Gazte frango chutitu da bere zuzenen alde;

 Etchearen etsaieri oilarkatuak daude;

 Hegaztinek ohantzeko gogoa ezin gorde!

 

 Basa jaunak nahi ditu denak berdin ezarri:

 Buru bera, mihi bera, nola eman orori?

 Sagartzeak ez du nihoiz udarerik ekharri...

 

 Pariseko jende onak beude bethi Paristar;

 Beren zuzen handi hori nihork ez bezote har;

 Bainan othoi guri ere nihor ez bedi jazar...

 

 Jainkoaren iguzkiak denentzat badu argi;

 Lurrak ere guzientzat ontasun eta ogi

 Munduaren lege hori orok bezate segi.

 

 Mendietan atzarri da gizon gazte azkarra.

 Adi zagun oiharzunka haren oihu ederra

 Gora bethi Jaungoikoa eta lege zaharra!

 


inprimatu