inprimatu
Jabier deunari (Eresia)
Izenburua:
Jabier deunari (Eresia)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
173
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1919
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
172

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jabier Deunari (eresia)

 

 

 1.ª

 

 Agertu nai ba-dezu

 dezun esku, ta indarra,

 gure lan, ta nekea.

 kendu baizik ez dezu.

 Ai! Orretan asia

 ba zeunde zu gaurdanik.

 San Jabier, Zerutik...

 

 2.ª

 

 Ez aundi, ta-ez txikirik

 arkitzen da munduan

 ez duenik askotan

 bear asko zerutik.

 Zuk au bai dakizula

 ez degu guk dudarik:

 San Jabier, Zerutik...

 

 3.ª

 

 Beartsuak askotan

 zu gana bildu dira:

 utsik irten ez dira:

 orrelako orduan.

 Baldin zu mudatua

 ez pa-zaude-geroztik:

 San Jabier, Zerutik...

 

 4.ª

 

 Nere bear aundiak

 nakar ni gaur zu gana:

 ba-dakizu zertara:

 jakin beza munduak.

 Nik eskatzen dunana

 betor emen bertatik:

 San Jabier, Zerutik...

 

 5.ª

 

 Anitz da len munduan

 zuk egin zenuena:

 geldirik egotera

 sartu zera Zeruan?

 Ezin izain da orkoa

 dagoana geldirik:

 San Jabier, Zerutik...

 

 6.ª

 

 Len ta gero bat zera

 ongi-egillea beti:

 ez arren uka-niri

 orain bear dudana.

 Uste dut, ez nazula

 utziko ni galdurik:

 San, Jabier, Zerutik...

 

 7.ª

 

 Ba-dakizu bizia

 ematen il zenari:

 baita beste edozeiñi

 bear duen guzia.

 Nik ere nai dudana

 uste dut gaur zugandik:

 San, Jabier, Zerutik...

 

 8.ª

 

 Itzasoz, ta legorrez

 zenbait on egin dezu:

 zerbait utzi ba-dezu

 izandu da, nai gabez.

 Zuk nai dezun-guzia

 nai du Jaunak gogotik:

 San Jabier, Zerutik...

 

 9.ª

 

 Argia bear ba-du:

 itsasoko tristeak,

 laster zure eskatzeak

 eguzkia lotzen du.

 Ez bat galdu dedilla,

 izan gabez argirik.

 San Jabier, Zerutik...

 

 10.ª

 

 Erretzea suari

 kendu zenion noiz-bait:

 ez diozu utzi nonbait

 gatzik ur gaziari.

 Bekatuaren gazia

 ken ba-ledi gu gandik:

 San Jabier, Zerutik...

 

 11.ª

 

 Alaba Seme egiña

 ama batek nai zuen:

 zure Elizan egin zen

 ark eskatzen zuena.

 zuk eskatzen deguna

 orain biotz guzitik:

 San Jabier, Zerutik...

 

 12.ª

 

 Bi toki zuk batetan

 bete-zenituen len:

 arki zaitez gaur emen

 or zaudela Zeruan.

 Zu ba-zatoz gu gana

 ez-da geroz nekerik:

 San Jabier, Zerutik...

 


inprimatu