Ontzi-baforia
I.
Amarrak puzkatuta
bere indarrian,
goiz batian sartu zan
lasai ondarrian,
geroztik ikusten da
erdi legorrian,
atera nai dutela
andik gogorrian;
baņa ura an dago
pachara ederrian.
Erruz kendu ziyoten
azpitik ondarra,
zerbait mugitutzeko
bazeukan biarra;
laguntzeko bazuben
biar zan indarra,
baņa Katilluk ziyon
egiņikan farra,
"mutillak eztek ori
jotzia kitarra"
Tronko lure batzubek
jarri ziyozkaten,
zitubenak aguro
ausi eta eten:
Katilluren esana
aditu bazuten,
sokaz amarratuta
tiratubaz zuzen,
iri pare batekin
aterako zuten.
Nola uraren faltan
etzala mugituko
sayetzetik kartolak
ziyozkaten jarri,
itsasuak atzetik
eragiņaz arri.
baņa ajola guchi
ala ere arri.
Konchatikan jachi zan
ondarrera pozik,
geroztikan ala dago
mugitu nai ezik;
nonbait eztu pentsatzen
egotia baizik,
ala, askok diyote
ontziyorrek eztik
orrela egoteko
chanpon baten lotsik.
Orla kontatzen zuben
lengo arratzian,
gizon sugur motz batek
taberna batian;
alperrik ari dira
palazko lanian,
ateratako dute
datorren urtian,
Komandante Marina
Shordo egitian.
|