Gaizki egiña
I.
¡Igoaltasuna! biarra dala
Gatiri diyot aditu;
baña jiba dun ojulariya
ezta arrazoiz aritu;
kejak aizera banandutziak
nola ez nauben arritu,
eztakit oraiñ jibarik gabe
berak nai luken gelditu,
edo nai duben berdindutzeko
beste guziyak jibatu.
Bera bexela gelditutzia
nai badu gañerakuak,
¡ez dira charrak, arrayietan
jiba dunaren ojuak!
maldiziyo bat botatutzia
gaur ematen dit goguak
eta da golpez ateratzia
(opatzen badit Jainkuak)
beste konkor bi lengua baña
oraindik aundiyaguak.