inprimatu
Iñutil baten partetikan
Izenburua:
Iñutil baten partetikan
Sinadura:
Aitona
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aitona

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1129.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iñutil baten partetikan

 

Aitona

 

 «Politikaz ez dut ezertxo nahi»

 esaten duzu indarrez,

 zure «Bihotza» (zulo beltz hori)

 beterik duzu gezurrez;

 etsaiarekin bat eginikan

 Bilbo bertan zinen parrez,

 zure «laguntza» jende horrekin

 ez da konprenitzen errez,

 Euskaltzaindia ere betetzen

 hasi omen da zakurrez.

 

 Euskal kultura edo euskera

 helburutzat duzula hartu,

 hitz horiekin herri xehea

 sinistutzera behartu;

 jesus maria, pipertxo hori

 nolatan leike baztartu?

 Zuk helburutzat duzu euskera

 al den azkarren zapuztu,

 kultura, euskera eta Euskadi

 itsuki lurpean sartu.

 

 «Herriarentzat nire bizitza

 prest emateko ez nago»,

 eskerrikasko, bainan horixe

 aspaldin esana dago;

 etsaiarekin lagun haundia

 egina zinen lehenago

 Herriarentzat bizitze hori

 esan ezazu garbigo,

 bere kontura nahi zendukela

 gero eta hobeago.

 

 ETArrak omen gara, zuretzat,

 alper eta iñutillak,

 total, bizitza ematean ez

 gerade izan abillak.

 Hizkuntza, Euskadi, askatasuna

 ai betiko maratillak!!

 Lan gogor hori onartzen dute

 jende jator ta umillak,

 hori gaberik non zeundekete

 zu bezelako zirtzillak.

 

 Aizu ipurdi-garbitzailea

 entzun ondo lehenbiziko,

 zu, Pelipe ta guztien kontra

 euskera dela biziko;

 euskal legedi berri bat azkar

 dugula erakutsiko,

 unibertsitatea dohainik

 denontzat dela haziko,

 Herriak eta kulturak hola

 dutela irabaziko.

 

 Bertso hauekin nahi nukeena

 -gauzatxo bat bakarrikan-

 egun haundia datorrenean

 zu egotea zutikan;

 akaso zure barren horretan

 zenuen sinisturikan

 zure hitz ustel hoiekin inor

 zegola engainaturikan?

 Agur iraultzaile bat zuretzat

 iñutillen partetikan.

 


inprimatu