Triste bat
Lazkao Txiki
Euskalerrian bein gertatua
aitortu nai dizuet nik,
baldarrak geran gutxi ikusi
eta zabarrak izanik,
baserritar bat bein korreuan
feri alderuntz juanik,
itxaron apur-apur batean
ta kontatuko'izuet nik.
Polizia sekreta zan-da
eta trenean zijuan,
bizkar gaņean baserritarra
ukuitu zuen orduan,
ta ark eskua an sartu zuen
txamarrako poltxikuan,
iru errial eman zizkion
eskalia zalakuan.
Ta poliziak ipiņi zion
zenbait aserrezko seta,
bere begira jarri zitzaion
zitaltasunez beteta,
gero zer gauza gerta zitzaion
txapatxua azaldu-eta,
muņ eman zion baserritarrak
santua zala uste-ta.
|