Seme elbarri eta itsuari
Lazkao Txiki
Ezkon berriak bere barruan
badu ondoren adurra,
baņan poz ori geientxuetan
izan oi degu laburra,
gure lenengo landaretxuak
egin orduko adurra,
guztia oso ez ote dagon
badaukat naiko bildurra.
Zorionaren jabe ustez ta
engaņo baten modura,
nere lenengo landaretxuak
au ekarri du mundura,
sano ta garbi etorri balitz
ortan etzion ardura,
o, nere Jauna, lagun zaidazu
jasotzen dedan tristura.
Sinis zazute guraso batek
berekin duen pixua,
oinbeste egunez amets egiņik
espero zuen usua,
mundu ontara betiko gauez
sortu baitzaigu gaxua,
arren pozetan egon gera ta
ta aizkenian itxua.