Aniztarrek omendu dute
Izeta, Mariano
1
Aniztarrek omendu dute
Maurizio txistularia,
Aniz-ere hainbertze urtez
etorri zaigun soinularia,
Mutil-dantza erakutsiz
beti dantzan gazteria,
bera da maixu ona
eta bera dantzaria.
2
Baztango dantzak erakusten
egiten du egin-ahala,
berak txistua jo
eta Felixek atabala,
behinere nekatzen ez dena
gizon xaloa eta apala,
Jainkoak urte aunitzez
ongi zaindu dezala.
|