inprimatu
Minichtroak eta Panama
Izenburua:
Minichtroak eta Panama
Sinadura:
Izeneder
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Izeneder

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
314.zk.
Orrialdea:
4

Minichtroak eta Panama

 

Izeneder

 

 1

 

 Bertsu hauk emaiten tut edo zoin airetan,

 Guziek khantatzeko Eskual-herrietan,

 Har ditzagun gogoan, oi! gure onetan,

 Sar ez gitzaten berriz gorriek saretan.

 

 2

 

 Lauda zagun guziek kazet Eskualduna,

 Eskualdunentzat hoi da lagun hoberena,

 Khantu hauen sujetaz maiz mintzatu dena,

 Lanak ez du lutsatu nahiz gure ona.

 

 3

 

 Bi itsasoen arteko lurrik den tzarrena,

 Orok badakizue deitzen da Panama,

 Untzien pasatzeko bide laburrena,

 Hura hautsi balute zuten hatzemana.

 

 4

 

 Nik ere nahinuke Panamaz mintzatu,

 Gauzak diren bezala hemen deklaratu,

 Tzarkeria anhitzez gizonak argitu,

 Beren eginbidetan arthoski gidatu.

 

 5

 

 Khasu egintzazue eskualdun maitiak,

 Enganakor baitira oraiko jendiak,

 Eta partikulazki gure gidariak,

 Garbiki erraiteko lege egiliak.

 

 6

 

 Uda huntan lau urthe egin behar ditu,

 Deputatu guziak zirela berritu,

 Khamberan sarthuz geroz gaituzte harritu,

 Ohoin frango zeren den heietan agertu.

 

 7

 

 Panama deithu dugun lur horrec hausteko,

 Dirua zuten eskas lanari lotzeko,

 Lege bat egin dute errechki biltzeko.

 Hobeki erranen dut: gure churgatzeko.

 

 8

 

 Jaun minichtro anhitzek elgar aditurik,

 Enganatu gituzte ez dugu dudarik.

 Nahi ginuke jakin badenez legerik,

 Itzalian emaiteko zembeit jaun hoitarik.

 

 9

 

 Intresak hitzemanez orori doblezka,

 Frantzian bildu dute urhea metaka,

 Familia anhitzek jo dute erreka,

 Doluturik baitaude dembora joan eta.

 

 10

 

 Miliunka dirua hola ebatsirik,

 Ichil-ichila zauden elgar aditurik,

 Uste zuten Frantzian etzela gizonik,

 Lan tzar hoitaz gaziez argitu zenik.

 

 11

 

 Izanagatik ere botherez betheak,

 Galdu izan dituzte zembeitek karguak.

 Gorriez bertzelako jaun eskotatuak,

 Gerthatu izan dire hoyen kontrakoak.

 

 12

 

 Eskandala gorria emanik Frantzian,

 hobeki erraiteko, Eropa guzian,

 Irri hiltsu batekin bozen galdatzian,

 Ikhusiko ditugu uda hundarrian.

 

 13

 

 Laborarien sosak hola ebatsirik,

 Egiten omen dute gaztelu ederrik;

 Deputatu churiez ez izan dudarik;

 Itsuskeria hoitan ez dute pharterik.

 

 14

 

 Gure faltaz gintuen Frantzian ezarri,

 Framazon tzarrak eta juduak gidari;

 Atchikitzen badugu erlisioneari,

 Eman ditzagun bozak gizon churieri.

 


inprimatu