inprimatu
Gizon zar frango bada bazter guzietan
Izenburua:
Gizon zar frango bada bazter guzietan
Sinadura:
Izeneder
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Izeneder

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
322.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizon zar frango bada bazter guzietan.

 

Izeneder.

 

 1

 

 Gizon zar frango bada bazter guzietan,

 Bat aiphatzen dautzuet khantu berri hautan

 Orok  jakin dezagun eskual-herrietan.

 Nork-gaituen jenatzen gure dretchoetan.

 

 2

 

 Esterencuby dugu herri aiphatua,

 Han khausitzen omen da jaun bat argitua,

 Nahiz kazetetan den ongi hedatua.

 Ez ahal da hortako urrikiz hartua.

 

 3

 

 Esterencubyn ere bertzetan bezala,

 Ez du anhitz dembora misonia zutela,

 Jendiak heldu ziren denak Elizala,

 Horrek erran nahi du fedea dutela.

 

 4

 

 Hango jaun errientak duela fedia.

 Aspaldi nuen izan herritik berria,

 Egin omen lezake bide bat handia,

 Ardura aditzeko jaun predikaria.

 

 5

 

 Bere lanak eginik artha handirekin,

 Elizalat johantzen herriko jendekin,

 Chede zarra zuela jaun horrek berekin,

 Orai eman behar dut chehetasunekin.

 

 6

 

 Khausitzea nekez da hori-iduria,

 Elizan omen zagon iduri ziria,

 Hutsian hatzemanez jaun predikaria,

 Uste zuen emenda bere ohoria.

 

 7

 

 Aita-Damienek du ongi predikatzen,

 Maiz ikhusi dutela haladut aditzen,

 Eskolen kontra bada borthizki mintzatzen,

 Arrazoina duela nik ez dut dudatzen.

 

 8

 

 Ah! probechurik gabe duenian cherkhatu,

 Gezur batez bederen nahi zen jokhatu,

 Eskolen kontra dela itsuski mintzatu,

 Gobernamenduari fite du salhatu.

 

 9

 

 Tribunalerat zalhu izan da deithua,

 Handik athera baita, oi! ohoratua,

 Biba Aita Damien errespetatua,

 Bai eta ere denez ongi maithatua.

 

 10

 

 Jujatzeko orena ethorri denean,

 Mundu bat han omentzen ichiltasunean,

 Hango alegrantzia jakin zutenean.

 Jaun errienta zela saltsaren barnean.

 

 11

 

 Errient gorri hori bisaja pherderik,

 Zalhuchko joan omentzen boneta harturik,

 Bertze guziek gero hartaz trufaturik,

 Kafeak hartu uzte untsa sukraturik.

 

 12

 

 Ez du anhitz dembora aditurik nago,

 Herrian ez dutela nahi gehiago,

 Joaiten ahal dela handik urrunago,

 Ai! holako konjita izanik balago.

 

 13

 

 Jaun errientarentzat lastima-garrida.

 Gisa hortan herrian bizi behar bada

 Izaiten badu seurik Pabetik trukada,

 Oinak arin arina phartitzen ahalda.

 

 14

 

 Gezurra duzulakotz sobera maithatu,

 Horra jaun errienta zer zautzun gerthatu,

 Bertziez nahi zinen ederki jostatu,

 Bainan sasian zira sekulakotz sarthu.

 


inprimatu