inprimatu
Maitasunez
Izenburua:
Maitasunez
Sinadura:
Izagirre, Koldo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Izagirre, Koldo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
47-49

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maitasunez

 

Izagirre, Koldo

 

 I

 

 Orduak tantaka...

 ilunabar ez zen zelai oparoan,

 lanbro usainean bildurik

 lur busti berria;

 bizitzea dut neure obra nagusia,

 desioak;

 elur beroa ari du...

 zelai oparoa den zure sabelean

 bihotzak eten

 mailuka,

 bihotzak beldurrak,

 nihibai

 zuzutabe horren kontra

 aparra haserrez

 borroka bigunean

 oroimena inoizko menderen batetan ahantzia

 uso bi zuri harroak

 zorabioa

 leher zoria

 lots xamur estalia

 eta zure linea puztuen laztana

 ene eskuak hegaka

 zure azalean eguzkia atzeman nahiean daldarrez...

 denbora tantaka

 gure ondotik zankutsik igaro,

 ez dakigu nora.

 

 II

 

 Ez didazu,

 maite,

 ezer eskatzen

 eta

 

 bihotzari

 esperantza josi nahi izan diot,

 

 eta neure kezka eskaini

 munduari;

 

 hitza apurtuko dut oihuka,

 

 inork ez bezala maite zaitudana

 sinistu nahi dut,

 

 ametsaren ihartze lausotua;

 

 urdina biok bakarrik

 biok urratu beharra;

 

 gaua kantari ari da

 nik asmaturiko azken poema,

 

 eta

 inork ez dit ezer eskatzen,

 maite.

 

 III

 

 Etzanik

 zure iztarren urezko erritmoa

 luze eta zabal

 guztiz etzanik

 itsaso

 zeru estalpe honi

 buruz buru

 begira

 hauts hura haize nauzu bilakatu

 ene gorputzarekin batera

 ehortzi nahi zenduen amodio ekaitzak

 jarraituko zaitu

 ta nigan izanen dira

 haizeak biluztuko dizkizudan

 bular labur

 arnas

 neke

 guztiak

 zuk betea nedukan bihotzak

 gainezka egin zuen

 zeure egin zenituen ene eskuak

 ene musuak

 zugan

 urtu

 haize itsaso zeru besarkada honetan.

 

 IV

 

 Eta

 eta

 ezin nintekean

 enamora:

 maitasunagan

 sinistea!

 


inprimatu